Salgai jarri dituzte Elai-Alai eguneko bazkarira joateko txartelak
Hilaren 20an Elai-Alai eguna ospatuko dute Elai-Alai dantza taldeko kideek. Jakinarazi dutenez, anaiarteko bazkarira joateko txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko. Izena emateko epea datorren eguenean, hilaren 18an, bukatuko da. Interesatuek Gernika...
Hilaren 20an Elai-Alai eguna ospatuko dute Elai-Alai dantza taldeko kideek. Jakinarazi dutenez, anaiarteko bazkarira joateko txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko. Izena emateko epea datorren eguenean, hilaren 18an, bukatuko da.
Interesatuek Gernika-Lumoko kultur etxera gerturatu beharko dute txartelak erosteko. Bazkarira joan ahal izateko txartelak 25 euro balio ditu.
Elai-Alai dantza taldeko kideek egun osoko egitaraua prestatu dute eta primeran pasatzeko aukera izango dute animatzen direnak. Euskal dantzak, anaiarteko bazkaria eta erromeria izango dira besteak beste.