Natxituko (Ea) bolatokian, heldu eta umeentzako jarduerak izango dira bihar. Goizean, Ardo dastaketa ikastaroa izango da eta arratsaldean, aldiz, umeentzako zientzia emanaldia izango da. Ardo dastaketan parte-hartzeko, izena aurretiaz eman behar zen, baina zientzia emanaldian nahi duenak parte hartu dezake. 18:00etan hasiko da zientzia emanaldia.
Natxituko (Ea) bolatokian, heldu eta umeentzako jarduerak izango dira bihar. Goizean, Ardo dastaketa ikastaroa izango da eta arratsaldean, aldiz, umeentzako zientzia emanaldia izango da.
Ardo dastaketan parte-hartzeko, izena aurretiaz eman behar zen, baina zientzia emanaldian nahi duenak parte hartu dezake.
Zientzia emanaldia 18:00etan
Zientzia emanaldia, 18:00etan hasiko da eta parte-hartzaileek esperimentuak egiteko aukera izango dute. “Magia magnetikoarekin eta blandibluarekin” jolasteko aukera izango dute haurrek besteak beste.