San Martinak ospatuko dituzte Kortezubin
Bihar goiz guztian zehar, Kortezubiko herritarrek San Martin eguna ospatuko dute. Goizean, "txerri oso bat" erreko dute herriko plazan, eta ostean "herri bazkarian" jango dute txerri hori.
Bihar goiz guztian zehar, Kortezubiko herritarrek San Martin eguna ospatuko dute. San Martin egunari dagokion modura, txerria izango da protagonista nagusia.
Jakinarazi dutenez, goizean zehar, “txerri oso bat” erreko dute herriko plazan, eta ostean “herri bazkarian” jango dute txerri hori. Horrez gain herriko emakumeek prestatutako odolosteak, zein porrusalda dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnak.
Udaletik diotenez, “giro bikaina izango da”. Ildo horretatik, Kortezubira hurbiltzeko gonbita luzatu dute.