`Playa de Anzoras´ atunontzia jazarri dute piratek
Beste behin ere, piratek Bermeoko atunontzi bat jazarri dute gaur Indiako Ozeanoan. Pevasa enpresako Playa de Anzoras atunontziari eraso diote, hain zuzen ere. Ontzi bermeotarretik jakinarazi legez, Somaliako kostatik 370 miliara izan da gertaera.
Pira...

Piraten eta segurtasun taldeko kideen arteko tiroketa izan dela azaldu dute. Hala ere, ontziko segurtasun taldekoek aurre egin diete eta bahiketa saihestu dute.