`Motxo´istripuaren harira, kontraesanetan erortzea leporatu dio Aralarrek Aresi
Joan den eguenean Motxo arrantza-ontzi bermeotarrak Deba eta Zumaia artean izandako istripuagatik galdetu dio gaur kontrolerako osoko bilkuran Aralarrek Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari, eta kontraesanetan erortzea leporatu dio. “Autokritika ...
Joan den eguenean Motxo arrantza-ontzi bermeotarrak Deba eta Zumaia artean izandako istripuagatik galdetu dio gaur kontrolerako osoko bilkuran Aralarrek Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari, eta kontraesanetan erortzea leporatu dio. “Autokritika egingo dutela onartu ostean, ez baitu egindako akatsak onartu”, esan du Dani Maeztu Aralarren legebiltzarkideak. Horregatik, kontraesanetan erortzen ari dela salatu du.
Maeztuk adierazi legez,”agerikoa da operazioan akatsak egon zirela. Izan ere, Donostiako Fiskaltzak ere ikerketa ireki du. Beraz, zeozer txaro egin da”. Lehengo salbamendu plana ondo ateratzen ez bazen, B planik ez izatea ere leporatu diote Aresi.