Inamako beharginek protesta egin dute Gernika-Lumon, langileek bizi duten egoera salatzeko. Hain zuzen, ordu erdiko elkarretaratzea egin dute Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren ondoan. Inama, zeharkako 600 lanpostu eta 160 lanpostu zuzen arriskuan lema...
Inamako beharginek protesta egin dute Gernika-Lumon, langileek bizi duten egoera salatzeko. Hain zuzen, ordu erdiko elkarretaratzea egin dute Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren ondoan.
Inama, zeharkako 600 lanpostu eta 160 lanpostu zuzen arriskuan lemapean 50 pertsona inguru batu dira.
Protestan, eskuorriak banatuko dituzte. Besteak beste, beraien lanpostuak “kolokan” daudela jakinarazi gura diete herritarrei, eta enpresari Ingurumen Legea betetzeko exijitzeaz gain, eskumendun arduradun politikoei enpresari eta hango langileei irtenbide bat emateko eskatu gura diete.
Astelehenean jaurlaritzagaz bilduko dira
Datorren astelehenean, bestalde, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen saileko arduradunekin batuko dira langileen ordezkariak. Enpresa “lekuz aldatzeko” aukera berriro aztertzeko eskatuko diete Jaurlaritzari. Bestela, “alternatibak planteatu” ditzaten eskatuko diote beharginen ordezkariek Jaurlaritzari.