Mendatako Udalak jakinarazi duenez, apirileko osoko bilkuran onartutako hiri-antolamendurako plan orokorrari zenbait emendakin egin dizkio Urdaibaiko Patronatuak. Hori dela eta, erakunde horrek plana bete-betean onar dezan, egindako iradokizunak aztert...
Haitzetatik ateratzeko ahaleginetan zirela, irauli egin da Motxo Bermeoko arrantzontzia. Gainera, erregaia galtzen hasi da. 14:00ak aldera irauli da arrantzontzia, Itsas Salbamenduko langileak Motxo uretatik ateratzeko lanean zirela. Eusko Jaurlaritzak...
Eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo du salto eskualdeko hitzak, zenbait kasutan herri bakarrarekin eta beste zenbaitetan herri elkarteen bitartez. BERRIA Taldearen proiektu berriaren baitan, Hitza.info webguneak ere itxura aldatuko du...
Ibarrangeluko Hirugarren Adinekoen Elkartekoek irteera kulturala egingo dute azaroaren 24an. Ormaiztegira (Gipuzkoa) joango dira eta joateko interesa duten guztiek elkarteak BBKn duen kontu korrontean 25 euro sartu beharko dituzte, azaroaren 17a bain...
Herriko Kultur Etxeak ordutegi eta egutegi berria izango du aurrerantzean. Hala, erantzuna eman gura diote negu partean asteburuetan ere irekita izateko eskaerari. Beraz, 2011ko Aste Santura arte zapatu arratsaldeetan ere zabalduko dute kultur etxeak....
Jose Azurmendi (Zegama, Giouzkoa, 1941) idazleak, Bitoriano Gandiagari buruzko saiakera lanagatik, Literaturako Euskadi saria jaso du saiakera sailean. Epaimahaikideek poesia eta filosofia lotuz, Gandiagaren “ikuspegi pertsonala” eman iz...
Herriko zaharrentzako zentroa egiten hasiko da Morgako Udala laster. Hain zuzen, Andra Mari auzoko abadetxearen korta izandakoa egokitu nahi dute zentroa bertan kokatzeko. Gisa horretako zentroa izateak herriari “bizitasuna” emango diola...
Irailean egindako osoko bilkuran Bermeoko Udalak aho batez onartu zuen Eusko Jaurlaritzari herriak gizarte larrialdietarako behar duen behar besteko aurrekontu zenbatekoa jar dezan eskatzea, laguntza horien kontzeptuan egiaztatzen diren eta deialdiko baldintza guztiak betetzen dituzten beharrizan egoera guztiei erantzuteko gai izan daitezen. Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) osoko bilkuran aurkeztutako mozioa «herriak dituen benetako premiei erantzuna eman ahal izateko» aurkeztu zuten. Izan ere, egun, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak, Bermeoko alkate Xabier Legarretak azaldu legez, «ez dira nahikoak herriak dituen gizarte larrialdietarako eskariei aurre egiteko». 2010. urtean Bermeoko Udalak gizarte larrialdietarako laguntzen eskaera handia izan duela azaldu du Legarretak, Udala «Eusko Jaurlaritzak emandako diruarekin eskaera eta behar guztiei erantzuteko gai ez» dela izan zehaztuz. 250. 000 euro Egun, herritarren eskaera guztiei aurre egiteko Udalak 250.000 euroko aurrekontua behar duela jakinarazi du Bermeoko alkateak. «Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak aditzera eman duen diru banaketa berriarekin, ez dugu behar besteko dirurik eskaera guztiak asetzeko». EAJk aurkeztutako mozioan azaltzen den moduan, «gure herritarrek behar gehien duten momentu honetan, egoera zailenean dauden momentu honetan, iturriak ezin du itxita egon. Eusko Jaurlaritzak ezin du iturria itxi gure herritarren egoerari bizkarra emanez». Mozioa aho batez onartu zuten joan den eguenean egindako osoko bilkuran, Eusko [...]
Datorren urtean kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Eako Udalak. Herriko elkarteek eta taldeek azaroaren 12ra arte izango dute eskaerak udaletxean aurkezteko aukera. Udalaren diru laguntza horiek eskatzeko interesa dut...
Artie dantza taldeak XXIV. Busturialdeko dantzari nagusien eguna antolatu du azaroaren 13rako. Gautegiz Arteagan ospatuko dute egun hori. 19:00etan hasiko da ekitaldia, herriko frontoian. Dantza ugari eta askotarikoak ikusteko aukera paregabea izango d...
Morgako Ibarruri auzoan eraikiko duten txakolindegi berriaren lehen harria gaur jarri dute. Morgako alkate Iñaki Uribek eta Bizkaiko Txakolina jatorri izeneko presidente Elena Unzuetak jarri dute Talleria txakolindegiaren lehen harria, hain zuzen. Biz...
Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzak egoiliarrentzako jaia antolatu du hilaren 20rako. Aurten jai hori berreskuratu gura izan dute. Izan ere, joan den urtean, zaharren egoitzan egiten ziren lanen azken fasea egiten ari zirenez, ez zuten ezer bere...
Busturiko Irrintzi Alai dantza taldeak 45.urteurrena ospatuko du 2013. urtean. Egun horretarako asko falta den arren, dagoeneko dantza taldea lanean ari da. Egun berezi hori heldu arte gauzak asko alda daitezkeen arren, 45. urteurrenean gurasoak omendu...
Udalbatzak onartu egin du Busturiko Izpilueta auzoan babes publikoko etxebizitzak egiteko izapidea; orain, Bizkaiko Foru Aldundiaren iritzi teknikoen zain daude proiektuagaz hasteko. Aurreikuspenen arabera, laster etxebizitzak esleitzeko prozedura hasi...
Bost urtean horretarako aukera izan gabe egon ostean, San Martin elizaz gozatzeko garaia heldu zaie foruarrei. Izan ere, amaitu dituzte dagoeneko eliza hori berritzeko lanak. Hartara, San Martin jaiekin batera inauguratuko dute azaroaren 11n eliza hori...
Plan Orokorraren Aurrerapen Proposamena ezagutarazteko bisita gidatuak antolatu ditu Busturiko Udalak. Kultur taldeei, gazteei eta zaharrei zuzendutako bisitak izango dira, hiru egunetan. Herritarrei eta taldeei Plan Orokorraren zehaztasun guztiak em...
Eguenean egin zuten Madrileko Audientzia Nazionalean Jaietako zinegotzi Jesus Mari Alberdiren eta beste herritar baten aurkako epaiketa. 2009ko jaietako egiataruan presoen argazkiak erakusten zirela eta, “terrorismoa goratzea” leporatzen di...