Irrintzi Alai taldeak gurasoak omenduko ditu 45. urteurrenean
Busturiko Irrintzi Alai dantza taldeak 45.urteurrena ospatuko du 2013. urtean. Egun horretarako asko falta den arren, dagoeneko dantza taldea lanean ari da. Egun berezi hori heldu arte gauzak asko alda daitezkeen arren, 45. urteurrenean gurasoak omendu...
Busturiko Irrintzi Alai dantza taldeak 45.urteurrena ospatuko du 2013. urtean. Egun horretarako asko falta den arren, dagoeneko dantza taldea lanean ari da.
Egun berezi hori heldu arte gauzak asko alda daitezkeen arren, 45. urteurrenean gurasoak omenduko dituztela argi du taldeak. Urteurreneko ekitaldiak, gainera, Altamira auzoan egingo dituztela aurreratu du taldeak, bertan sortu baitzen Irrintzi Alai dantza taldea.