Udal gida berria argitaratzeko lanetan dabil Udala
Bi urterik behin Bermeoko Udalak argitaratzen duen udal gida prestatzen ari direla jakinarazi du Bermeoko alkate Xabier Legarretak. Momentu honetan 2010-2011ko udal gida horretan agertu beharreko datu guztiak eguneratzeko lanetan dabiltzala azaldu du. ...
Bi urterik behin Bermeoko Udalak argitaratzen duen udal gida prestatzen ari direla jakinarazi du Bermeoko alkate Xabier Legarretak.
Momentu honetan 2010-2011ko udal gida horretan agertu beharreko datu guztiak eguneratzeko lanetan dabiltzala azaldu du.
«Urte hauetan herrian sortutako enpresa berri guztien datuak jaso behar dituzte eta, horrez gain, orain arte izan ditugun enpresen datuak ere eguneratu behar dira, askok aldaketak izaten dituztelako».
Legarretak azaldu legez, Udalaren helburua «hainbat arinen» udal gida berria kalean izatea litzateke.