
Martxoaren 8an Ibarrurin hasi eta irailean Gautegiz Arteagan amaituko dute 2020ko Urdaibai Kopa. Lehen probarako aurretiazko izen ematea zabalik dago.

Hiru tailer antolatu dituzte; Astran izango dira hiru barikutan, 18:00tan. Seme-alabek sukadaritza tailerretan parte hartu ahalko dute, eta txikienentzako haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Piztu Itxaropena XVI. Euskal Karabana Solidarioa Busturialdean eta Euskal herriko beste hainbat herritan egindako janari bilketagaz abian jarriko da otsailaren 29an.

Mononukleosiaren ondorioz, txirrindularitza profesionala utzi du Beñat Intxaustik. Azken urteetan lasterketa gutxi lehiatu dituen arren, hamalau urtean egindakoagaz «pozik» dago muxikarra.

Asteleheneroko pentsiodunen elkarretaratzera batu dira gaur eguerdian Gernika-Lumoko Udaleko hainbat langile, eta greba orokorragaz bat egiten dutela adierazi dute. Hurrengo egunetarako hamaika ekintza prestatu dituzte eskualdean.

Hurrengo ikasturterako araudi berria egiteko eskatu dute Legebiltzarreko alderdi politikoek

Ausarkeriaz gidatu eta beste gidari batzuk arriskuan jartzea egotzi diote. 38 urteko akusatuak gidabaimena kenduta zeukan, eta drogen proban positibo eman zuen.

Pentsio publiko eta duinen defentsan kalera atera dira, beste behin, Busturialdeko pentsiodunak. Euren arrazoiak azaldu eta eskuorriak banatu dituzte Gernika-Lumoko Merkatu plazan.

Oxigastra Curtisii taldea Muxikako, Gorozikako eta Ibarruriko adin guztietako emakumeen topagunea da, eta udalerriko andren lanari balioa ematea du helburu.

Lehen sektoreko ekoizleen lanak eta tokiko kontsumo arduratsuak duten garrantzia azaleratzen du Nekazariak Eskolan proiektuak. Ikasturte honetan Busturialdeko bost ikastetxetan landuko dute.



