Andra Mari jaiei ekiteko prest daude bertoko zenbait herrietan. Esaterako, Nabarnizen gaurko bezperada egunean hasiko dituzte jaiak, baina, Muruetan, Sukarrietako Kanala auzoan eta Muxikako Gorozika auzoan bihar hasi eta domeka arte ospatuko dituzte jaiak.
Gastronomia txapelketak, herri kirol erakustaldiak, kontzertuak… eskaintza zabala dakarte andramariek.
Muruetan ere asteburuan egingo dituzte jaietako ekitaldi nagusiak. Baina bihar arratsalderako desafio «ikusgarria» prestatu dute. Kamiñoko Erretegikoordezkaria eta Gotzon Plaza mungiarra idi probetan lehiatuko dira zein baino zein gehiago.
Nabarniztarrek ere ez dute aspertzeko astirik edukiko datozen egunetan. Esaterako, euskal musika tresna tradizionalen melodiak eroango ditu bertara EinGo kanta eta dantza taldeak.
Muxikako Gorozika auzoan, bihar goizean jaurtiko dute jaien hasierako txupina. Besteak beste, herriko andreek Gure Etxe Bakarra antzeztuko dute bariku arratsaldean, eta zapaturako afari herrikoia antolatu dute.
Kanalan Legendikako Amaren omenezko mezagaz hasiko dituzte bihar jaiak, eta iluntzean zabalduko dituzte txosnak. Lau egunetan, umeen zein nagusien jolasak, afari eta bazkari herrikoiak, mozorro desfilea edota tortilla zein paella txapelketak egingo dituzte.
Egitaraua herriz herri:
SUKARRIETA (KANALA)
Bihar.
– 12:00. Meza Legendikako Amaren omenez.
– 15:00. Bazkaria, jatetxean.
– 18:00. Nagusien jolasak.
– 20:00. Txosnen irekiera.
Barikua.
– 16:30. Zinta lasterketa.
– 17:00. Puzgarriak eta apar jaia.
– 21:00. Herri afaria.
– 23:00. Karaokea.
Zapatua.
– 10:00. Kalejira.
– 18:30. Mozorro desfilea.
– 19:00. Malabarista.
– 23:00. DJ emanaldia.
Domeka.
– 11:00. Meza nagusia. Tortilla eta paella txapelketetarako izen ematea.
– 12:00. Kanala dantza taldea.
– 13:00. Umeen jolasak.
– 14:30. Tortilla eta paellen aurkezpena.
– 15:00. Sari banaketa.
– 18:00. Pilota partida: Uriona eta Arrizabalaga, Goñi eta Uriondoren kontra.
MURUETA:
Bihar.
– 11:15. Meza nagusia. Ondoren, boloak, bingoa eta errifa.
– 19:00. Idi probak: Kamiñoko erretegia (Murueta), Gotzon Plaza (Mungia) eta beteranoak, elkarren arteko norgehiagokan.
Barikua.
– 11:15. Meza nagusia.
– 12:00. Herri hamaiketakoa.
– 13:00. Bingoa, boloak eta errifa.
– 18:00. Ume eta gazteentzako jolasak.
– 19:00. Mus txapelketa.
– 20:30. Txitxiburduntzia. Ostean, disko festa eta DJ tailerra.
Zapatua.
– 11:30. Paella txapelketarako izen ematea.
– 12:00. Trontzalaritza herrikoia. Ondoren, danborrada txiki.
– 14:00. Paellen aurkezpena.
– 14:00. Errifa herrikoia.
– 18:00. Txan magoa.
– 19:00. Tortilla txapelketa.
– 19:30. Briska txapelketa.
– 21:30. Disko festa eta erromeria.
Domeka.
– 11:15. Meza nagusia.
– 12:00. Urdaibai dantza taldearen emanaldia.
– 13:15. Urregorrizko trontza.
– 17:00. Murueta Films: Udako eskola eta zinema estreinaldia.
– 18:30. Pilota partidak: Uriona A. Etxebarriaren kontra, eta Jaunarena eta Irusta, Tainta eta Apraizen kontra.
– Jaiei amaiera emateko, txokolate jana eta su artifizialak.
MUXIKA (GOROZIKA )
Bihar.
– 11:00. Jaiei hasiera emateko txupina.
– 11:30. Meza nagusia.
– 12:30. Hamaiketakoa eta triki-poteoa.
– 19:00. Pintxo potea.
Barikua.
– 11:30. Herriko arimen aldeko meza nagusia.
– 12:30. Hamaiketakoa.
– 19:00. Antzerkia: Gure Etxe Bakarra.
– 20:00. Mus txapelketa (20 euro bikoteko).
Zapatua.
– 14:00. Tortilla txapelketa eta triki poteoa.
– 17:30. Umeen jolasak.
– 21:00. Afari herrikoia.
– 00:00. DJ festa.
– 04:00. Kantzontzilo lasterketa.
– 04:30. Txokolate jana.
Domeka.
– 10:30. Meza nagusia.
– 14:00.Trikipoteoa.
– 18:00. Briska txapelketa (10 euro bikoteko).
– 20:00. Txokolata. Traka.
NABARNIZ
Gaur.
– 20:00. Txikilimainak eta txupina.
– 21:00. Bakailao jana hiru tabernetan eta trikitiliriak.
Bihar.
– 12:00. Meza. Ondoren, hamaiketako herrikoia eta trikitilariak.
– 21:00. Trikipoteoa Joseba Urrutiagaz.
Barikua.
– 12:00. Meza. Ondoren, txantxiku txapelketa eta trikitilariak.
– 17:30. Mus eta briska txapelketetarako izen emateak.
– 18:00. Mus eta briska txapelketak.
– 20:00. Morokil jana, Nabarniz jatetxean.
– 21:00. Roberto eta Idoia trikitilariak.
Zapatua.
– 13:00. Trikipoteoa Nerea eta Saioa trikitilariekin.
– 15:00. Herri bazkaria, frontoian (txartelak Eleixaldeko hiru tabernetan, nagusiek 22 euro, umeek 12 euro). Mozorrotuta joateko deia egin dute.
– Arratsaldean, jolas parkea.
– 17:00. Erromeria Aitor Lesagarekin.
– 21:00. EinGO kanta eta dantzan taldea.
Domeka.
– 12:00. Meza. Ostean, Kabelinatxe dantza taldearen ikuskizuna.
– 13:00. Trikipoteoa Roberto eta Idoiarekin.
– 18:00. Esku pilota partidak.