
Udaletatik atera ahal izatea eta konfinamendu perimetrala lurralde historikoa mugatzea ere onartu du Jaurlaritzak. Mugikortasun muga 22:00etatik 06:00etara mantenduko da. Autonomia erkidegotik atera ahal izango da abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra.

Arrantza jasangarria sustatzeko berrikuntza erronka berria da, eta parte hartzeko azken eguna da barikua. Bermeoko Albacora eta Pevasa enpresek eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu dute.

Diputatuen Kongresuak Toledoko Itunaren gomendioak berresteko hartutako erabakiaren aurka protesta egin dute pentsiodunek. Busturialdekoak Bermeon eta Gernika-Lumon elkartu ziren zapatuan.

Euskararen Eguna da gaur, eta euskara gehiagotan erabiltzeko hautua hartu dute askok. Gernika-Lumon irakurtaldia egin dute, baina asteburuan ere, euskararen alde egiteko ekintzak prestatu dituzte zenbait herritan.

Eskualde guztietako bertsolari gazteek egindako lanagaz "asko gozatu" dutela aitortu dute Busturialdekoek.

Abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira indarrean atzo adostu zituzten neurriak. Dena dela, horien inguruko xehetasunak emango ditu Iñigo Urkullu lehendakariak abenduaren 10ean.

Bizkaiko Foru Aldundia prebentziozko baheketa egiten ari da gaur. 12 adinekoen egoitza eta 3 eguneko zentrotako profesionalei Gernikako Kaltzada egoitzan egiten ari zaizkie PCRak.

Disney + plataformako edukiak eta Euskal Herrian estreinatzen diren Disneyko pelikulak euskaraz ikusteko eskubidea bermatzeko sinadura bilketa hasi du guraso talde batek, Avaar plataformaren bitartez.

Bermeon eta Gernika-Lumon jarri dituzte hitzorduak. Lehenago, baina, Mikel de la Fuentegaz itunaren irakurketa egingo dute Gernika-Lumon, eguaztenean 18:00etan, Elai alai aretoan.

Behatokiko zuzendariaren esanetan, eremu eta herri oso euskaldunetan kexak ugaritu dira koronabirusaren pandemiagatik, "informazioa gaztelaniaz jasotzen zutelako".

Adituek diote «oreka handiko eta faboritorik gabeko» partida espero dutela. Conderentzat lehendabiziko finala izango da. Aurretik 3, 4, 5 eta 6. sailkatuak zehazteko partidak jokatuko diraBeteranoen Trinkete Txapelketako finalak jokako dituzte domeka...

Bigarren urtez jarraian egingo dute, eta 14 eta 18 urte artekoek parte hartu dezakete. Internet bidezko izen emateko epea gauerdian amaitu da, baina domekan izena eman ahalko daII. Forutik-Forura BTT martxa domean izango da, eta iazkoaren aldean hainba...

Egun horretan beste proba batzuk ere egingo direla eta, trafiko delegaritzak proba egunez aldatzeko esan badiete ere, ekintza bertan behera utzi dute, «momentuz»Ondarroako Koaxi triatloi taldeak ekainaren 3rako programatuta zeukan triatloi herrikoia ...

Korrikarako motorrak berotzen hasiak dira eskualdean, eta horren adibide da, esaterako, asteon Astran ikusgai jarri duten erakusketa. Barra inguruan jarritako bilduma horretan, lehenengo Korrikatik hogeigarrenera arteko historia bildu dute: hala nola, ...


Bizkaiko Batel Ligako VII. eta VIII. estropadak jokatuko dituzte asteburuan, Bermeon. Bihar 15:30ean uretaratuko dira; etzi, berriz, 10.30ean hasiko da lehia.Busturialdeko taldeei dagokienez, Bermeotik hamaika taldek lehiatuko dute estropada, eta Elant...

Apirilaren 2rako astebete geratzen dela, erabakitzeko eskubidea jai giroan herriratuko du Gure Esku Dago-k zapatuan, eskualdeko herrietanBederatzi egun barru erabakiko du Busturialdeak. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera edukiko dute herritarrek ...

Eusko Jaurlaritzak lanak lehiaketara aurten aterako ditu, eta hori «pozgarritzat» jo du udalak. Herriaren egunerokon proiektu garrantzitsua izango da udalaren esanetanEusko Jaurlaritzak esan du Ondarroako arrain lonja egiteko lanak aurten aterako dit...

Goizalde Aransolok (Muxika, 1992) Gaztedigaz bi txapel irabazi ditu Goma Gaineko Txapelketan. Bere lehenengo txapelak dira; taldeak denboraldia oso ondo hasi duela nabarmendu du.600 kiloko mistoagaz amaitu berri duzue Euskadiko 8x8 Goma Gaineko Txapelk...

Markina-Xemeingo Sormen Lantegiak antolatuta, komiki tailerra egongo da bihar, 16:30ean, liburutegian. Saioa Eñaut Aiartzaguena komikigile iurretarrak gidatuko du, eta 5 urtetik gorako umeei zuzenduta dago.Aiartzaguenak marrazki, margo eta collage tek...