Komiki tailerra egongo da bihar, Sormen Lantegiak antolatuta

Markina-Xemeingo Sormen Lantegiak antolatuta, komiki tailerra egongo da bihar, 16:30ean, liburutegian. Saioa Eñaut Aiartzaguena komikigile iurretarrak gidatuko du, eta 5 urtetik gorako umeei zuzenduta dago.Aiartzaguenak marrazki, margo eta collage tek...

Markina-Xemeingo Sormen Lantegiak antolatuta, komiki tailerra egongo da bihar, 16:30ean, liburutegian. Saioa Eñaut Aiartzaguena komikigile iurretarrak gidatuko du, eta 5 urtetik gorako umeei zuzenduta dago.

Aiartzaguenak marrazki, margo eta collage tekniken bidez narrazio grafikoaren oinarrizko ezaugarriak ezagutaraziko ditu. «Parte hartzaileak euren istorioak sortu eta teknika grafikoen bidez adieraztera animatuko di- tu», diote antolatzaileek. 90 minutuko saioa izango da.