
Lasterketa martxoaren 5ean egingo da, Donostian. HITZA taldearekin parte hartzeko, lehendabizi Lilatoian izena eman behar da; otsailaren 26a da Lilatoian izena emateko azken eguna.

Kerman Lejarraga, Urdaibai Eskubaloi Taldea, Gernika KESB, Gernika Futbol Sala, Gernika Club eta Gernika Sportingen lana aitortu dute.

Mundakako Udaletik jakitera eman dutenez, udalerriko mediku kontsultategiak hamabost egun inguru daramatza lehen mailako arreta eskaintzen duen medikurik barik.

Barrualdeko ESIko herritar talde bat Galdakao-Usansoloko ospitalean pediatria eta arrisku baxuko erditzeetarako zerbitzuak eskatzeko banakako sinadura bilketa egiten ari da change.org plataforman, eta 60tik gora ikastetxek, guraso elkartek eta talde feministek bat egin dute eskariagaz, tartean, Busturialdeko hainbatek.

Eztarriak bero eta makilak eskuan, kalerik kale eta etxerik etxe batu dira ume, gazte zein helduak. Bihar, Santa Ageda eguna ospatuko dute.

2001tik 2021era arteko datuak dira, eta bi sexuetan jaitsi da heriotza kopurua. Osasun sailburuak jakitera eman duenez, heriotzen arrazoi nagusia da oraindik ere minbizia. Adierazi du prebentzioaren eta ikerketaren arloan lanean jarraitu behar dela heriotza tasa jaisteko, biziraupena handitzeko eta pazienteen arreta hobetzeko.

Elikadura burujabetzatik eta prozesu ekologikoetatik abiatuta, Cajamarcako nekazaritza zaintzeko produkzio proiektu bat garatzen ari dira Gernikatik Mundura eta Gernika Gogoratuz.

Lanek 2,3 milioi euroko balioa dute, eta 2025era arte luzatuko dira. Busturialdean "baliabide hidrikoaren egiturazko defizita" dagoela diote, eta horri irtenbidea emateko 15 km-ko hodi baten bidez Zadorrako ur sistemara konektatuko dute Busturialdea.

Kandelario, Blas Deuna eta Agate Deuna ospatuko dituzte Busturialdeko herrietan. Eske koplen errondak, kalejirak zein gastronomia txapelketak egiteko prest daude herritarra

Bizkaiko eskualde guztiek hobetu zituzten iaz, 2021eko bisitari datuak, nahiz eta kasu gehienetan ez diren 2019ko bisitari mailara ailegatu. Turistek egiten duten bataz besteko gastua %62,8 handitu da 2019an egiten zutenarekin alderatuta, 833 eurokoa izanez.

Bederatzigarren urtez, baserri giroa iritsiko da Ajangizko Kanpantxu auzora; izan ere, Euskal Jaia ospatzeko elkartuko dira. Biharko daukate hitzordua eginda, auzoko plazan.12:00etan hasiko dute eguna eta, aurrekoetan legez, dantza eginez egingo dute. ...

Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak txistua suspertu nahi du, eta, horretarako dei egiten diote gaztetan txistuagaz eta danborilegaz kaleak alaitzen ibilitako helduei; izan ere, horiekin, txistulari taldea sortu nahi dute.Azarorako, gainera, i...

309.233 pertsonak bisitatu dute biotopo babestua ekainaren 15etik irailaren 30era bitartean, iaz baino %2,94 gehiagok. Bisitaririk gehien egon zen eguna abuztuaren 15a izan zenBizkaiko Foru Aldundiak bildutako datuen arabera, 309.233 pertsona joan dira...

Ondarroako udal iturriek jakitera eman dutenez, martxan da beste urte batez Ondarroako Hezkidetza Egitasmoa. «Ikasturte honetan ere Hezkidetza Egitasmoa martxan ari da Ondarroako gazteekin, zein ikas komunitate osoagaz (ikasle, irakasle, zein familiek...

Go!azen ETBren bitartez emititzen hasi aurretik, telesaila ikusteko aukera egongo da Gernika-Lumon. Hain justu, bihar eta domekan egongo da horretarako aukera, 17:00etan hasita, Lizeo Antzokian. Gazteentzako telesail entzutetsua ikusi nahi dutenek 2 eu...
