
Busturialdeko Harrera proiektuaren lan ildoetako bat errefuxiatuei aisialdiko jarduerak proposatu eta horietan bidelagunak izatea da. Orain, Astra Zinema Paradisogaz elkarlanean, zine emanaldiak prestatu dituzte eurentzat.


Urdaibai Biosfera Erreserbak Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikimendua emateko bidea hasi du. Ekoetxea Urdaibain gaur goizean eman duten prentsaurrekoan eman dute horren berri Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Urremendi Landa Garapenerako elkarteko ordezkariek.

Konponketa lanetarako erabilitako tresnak eta material zaharrak kostaldean "botata utzi" dituztela salatu dute taldekoek.

Bizkaiko Batel Ligaren denboraldia hastekoa zen zapatuan, Plentzian. Euskalmetek zapaturako alerta laranja iragarri du, nabigaziorako, eta horregatik estropada bertan behera uztea erabaki du Bizkaiko Arraun Federazioak.

Hizkuntza ohituretan eragitez gain, bigarren Euskaraldiak helburu izango du entitateetan eragitea, "euskararen erabilera hazteko neurriak" har ditzaten.

Egun bereziak iristear daude herri eta auzo askotara. Kandelario, San Blas eta Santa Ageda egunek kaleak ohituraz beteko dituzte datozen egunetan.

Joan den urteko kanpainan baino 2.142 jaki kilo gehiago batu dituzte.

Busturialdeko pentsiodunek Bilboko manifestazioan parte hartu dute.

Biosfera Erreserbako kultura eta arkeologia ondarea aztertzeaz, kontserbatzeaz eta ezagutarazteaz arduratzen den kultur elkartea den heinean, beraien lanak zabaltzeko "ezinbestekoa" den tresna osatu dute.

Legution (Araba) jokatuko dute Euskadiko Batel Txapelketa asteburuan. Bihar sailkapen jardunaldia 16:00etan hasiko da, eta etzi jokatuko dituzte finalak, 11:00etatik aurrera.Bertoko klubei dagokienez, Bermeoko ordezkariak, mutiletan haur, kadete, gazte...

Svetoslav Roerich margolari errusiarraren erakusketa dago Elai-Alai aretoan. Europan lehen aldiz egiten den erakusketa honetan, Roerichek sortutako margolan koloredun eta adierazgarriez osatuta dago. Honekin batera, bere aitak bultzatu zuen ondasun kul...

