Adamello mendira irteera antolatu du Goi Zalek
Lombardian (Italia) dagoen Adamello (3.539 metro) gailurrera irteera antolatu du Goi Zale mendi taldeak. Uztailaren 12tik 19ra egingo dute bidaia, baina izena emateko bi egun ipini ditu taldeak: otsailaren 7a eta 14a, 20:00etatik 21:30era. Bidaia bazkide direnentzat antoltu du Goi Zalek, eta plazak mugatuak direla jakinarazi du. Horregatik, dauden plazak baino jende gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo du taldeak.
Gernika-Lumoko mendi taldeak jakinarazi duenez, Vicenza eta Pforzheimeko mendi taldeekin batera igoko dute Adamello mendia.