Gaur zazpigarren amaitu du ereñarrak, eta gaurko emaitzari esker, sailkapen orokorrean postu bat igotzea lortu du.
Pablo Quintanilla da sailkapeneko liderra, zazpi ordu, 43 minutu eta 28 segundogaz. Sam Sunderland da bigarrena, minutu bat eta 83 segundora, eta Toby Price da hirugarrena (7:46.16). Aranak orain arte zortzi ordu, 11 minutu eta 43 segundoko denbora pilatu du. Haren aurretik dago Mohammed Al Bolooshi pilotua; 32 segunduko aldea dago Aranaren eta Al Booshiren artean.
Atzoko etapa seigarren sailkatu zuen pilotu ereñarrak. 270 kilometroko ibilbidea egin zuten partaideek. Aranaren berbetan pista azkarrez beteriko etapa izan zen, eta duna askogaz.
Bestalde, zapatuko hiru kilometroko aitzin-etapan bederatzigarren sailkatu zen.
Bihar 280 kilometroko etapa egingo dute. 258 kilometro izango ditu etzi lehiatuko duten laugarren etapak, eta egueneko azken etapa 234 kilometrokoa izango da.
Argazkia: Cristiano Barni.
Munduko rally txapelketako lehen lasterketa da Abu Dhabikoa, eta eguenean amaituko dute.
Hain zuzen ere, 2016ko Munduko Cross-Country Rally txapelketan bost lasterketa egingo dituzte, eta Aranak horietatik hirutan egotea espero du. Abu Dhabiko probaz gain, Cerdeñako (Italia) eta Marokoko (Afrika) lasterketetan parte hartzeko asmoa dauka.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.