
Elantxobeko kimu mailako mutilek brontzezko domina eskuratu dute, eta Mundakako haur mailako neskek, berriz, bosgarren postua. Mundakako haur mailako mutilek kontsolazio txanda jokatu eta irabazi zuten.

Bermeo-Urdaibaik Bizkaiko Trainerilla Ligako bigarren jardunaldian lehen hirugarren postuak lortu ditu, gizonezkoen absolutu mailan, Elantxoben.

Ahuakatedun tostaden argazkiz bete dira sare sozialak. Fruituaren ekoizpenak, baina, miseria dakar kolonbiar askorentzat, eta errealitate hori islatu nahi du Astrako erakusketak.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba deialdia egin dute datorren asteleheneko eta martitzeneko [apirilak 29 eta 30], baita maiatzaren 22 eta 23rako ere.

Eskualdetik autobusak antolatu ditu LAB sindikatuak. Ohiko manifestazioaz gain, sindikatuaren 50. urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu dute.

Bermeotarra Eusko Legebiltzarrean egongo da datozen lau urteetan, eta bere berbetan, "inoizko Eusko Legebiltzar abertzaleena" izango da. Gizarteak konfiantza erakutsi diela nabarmendu du, eta "EAJ EH Bilduk izan duen olatuari eusteko gai izan dela".

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, duela lau urte baino 92.155 boto gehiago eta 6 eserleku gehiago lortu ditu EH Bilduk. Naiara Fernandez ezker subiranistako Bizkaiko hautetsiak esan du EH Bilduk "ondo interpretatu dituela" herritarren beharrizanak, eta EH Bilduren olatua eskualdera ailegatu izana poztekoa dela.

10.997 boto lortu ditu EH Bilduk Busturialdean, eta 10.569, berriz, EAJk. Hamar herritan nagusitu da bat, eta beste hamarretan, bestea; guztira, 428 botoko aldea egon da bi indar politiko nagusien artean.

Busturialdeko herriz herriko datuak.

Urdaibaik Garrotxa bisitatu du turismo jasangarria sustatzeko eta dinamizatzeko modu berriak ezagutzeko, ikasteko eta trukatzeko. Eduki praktikoa duten lurraldeari buruzko bisita teknikoekin batera, hainbat bilera egin dira udaletako, turismo-erakundeetako eta inguruko enpresetako ordezkari instituzionalekin eta teknikariekin.

Aldeko 321 botogaz babestu du Kongresuak Sanchezen gobernuaren erabakia. EH Bildu, ERC, JxCat, CUP eta BNG abstenitu egin dira, beharrezkoa ez den jarduera ekonomiko oro geratu behar dela uste dutelako.

Bigarren deialdia uztailaren 20tik 22ra izango da. Gaur hartu dute erabakia Espainiako eta autonomia erkidegoetako hezkuntza alorreko agintariek.

'Etxetik Etxera' saio berezia prestatu dute. Sare Herritarraren Facebook-ean ordu erdiko saioa emitituko dute bariku arratsaldean, zuzeneko musika emanaldiekin eta bertsoekin girotuta.

ETE eta autonomoei zuzenduta dago zerbitzua. Ohiko jardueragaz edo haren zati bategaz etxetik jarraitu ahal izatea ahalbidetuko die.

Posta elektronikoz zein telefonoz egin daitezke kontsultak .Erantzunak emateko ordutegia 09:30etik 17:00tara izango da

Hoditeriak berritu eta egokitu dituzte luze gabe, eta konexio sistemak hobetu. Luzera begira, aurreikusi dute Busturialdea Bilbo Bizkaia partzuergora konektatzea agorraldi sasoietan, Sollubetik

Erizain gehiago egotea beharrezkoa dela azpimarratu dute beste behin, "koronabirusagaz gaixotutakoak eta profesionalak hobeto artatu eta zaindu ahal izateko".

Aurrekontu "estrasozialak" iragarri, eta aitortu du koronabirusaren ondorioen "okerrena" iristeko dagoela, baina herritarren laguntzarako eta zaintzako grina txalotu du.

Beharrezkoak ez diren bidaiak eragotzi nahi ditu. Biharko jai egunaren harira ohartarazi du debekatuta dagoela bigarren etxebizitzetara mugitzea. Lan jarduerak edo premia biziko erosketak egiteko bakarrik zirkulatu daitekeela gogorarazi dute.

Busturialdeko gazteei bertoko enpresetan trebatzeko aukera eskainiko diete, beste behin ere, eskualdeko hainbat udalek Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera.