Eusko Australiar Alkarteak Australiatik etxera itzuli zirenen horien —eta jaiotzaz australiarrak diren— seme-alaben ahozko testigantzak bildu ditu, eta Euskal Diasporaren Artxiboan gordeko dira.

Borroka amaitu ez duten arren, azaroaren 27an egingo dute ekimen iraunkor honen azken aldia. Elkarretaratzearen ostean elkartasun afaria egingo dute Astran; txartelak salgai daude jada.


Euskara planak duela 25 urte txertatu zirenetik enpresetan euskara sustatzen dabiltzanen lana ikustarazteko, bederatzi enpresetako ordezkariek jaso dute aipamena ander zarragaBerriatuko Cikautxo eta Gernika-Lumoko Maier enpresek aipamen berezia jaso zu...

Altsasuko auzian espetxeratu dituzten zazpi gazteei elkartasuna adierazteko eta Guardia Zibilak alde egin dezan eskatzeko, manifestazioa egingo dute bihar, 18:00etan, Gernika-Lumon.Merkurio iturritik hasita, Lorategieta auzoan dagoen Guardia Zibilaren ...

Urriko Azken Astelehenean Xaibor Diskofestak bi gazta erdi onenen enkantean ordaindu zituen 5.100 euroak Gernika-Lumoko Kaltzada egoitzari emango dizkiote, domeka honetan egingo duten jaialdian.Urtero legez, egoitzaren jaialdia egingo dute, eta egun gu...

Drogak, kontsumoa, erabilpena, menpekotasuna... Drogei eta drogomenpekotasunei buruzko erakusketa ipini dute Laia elkarteak eta Askagintzak Busturiko Altamira auzoko kultur etxean.Zibilizazio eta kultura guztietan, modu batean edo bestean, drogak erabi...

Greziako Chersoko errefuxiatuen esparrura bidaltzeko neguko botak zein bestelako oinetakoak ari dira biltzen Ean. Hain zuzen ere, herritik Seur fundazioaren bitartez furgoneta batean eroango dituzte Bartzelonara (Herrialde Katalanak), eta ostean, Chers...

Aurrekoetxea kaleko jai batzordeak kaleko jaia berreskuratuko du aurten, eta datorren asterako antolatu dituzte jarduerak.Azaroaren 22an, martitzenean, lehen egiten zuten modura, txokolatea eta bizkotxoak banatuko dituzte. 18:00etatik aurrera, gainera,...

Ondarroako udalbatzak etxebizitza hutsei Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan %50eko errekargua ezartzea onartu du. Errekargua ohikoak ez diren etxebizitzei ezarriko diete, bai eta errendamenduz edo lagapen bidez hirugarren batzuek ohiko etxebizitza modua...

Busturiko VI. Bertso afaria egingo dute, azaroaren 26an. Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolari durangarrak izango dira gonbidatuak, eta haien doinuak izango dira afaria girotuko dutenak. Axpen, Aingerubideko Kultur Etxean egingo dute bertso afaria...

Barriro be eingo geunke. Alexis eta David libre! lelopean, Talleres Mecanicos Arakistain enpresako langileak zirenak herritarren, udalen, herriko talde eta bestelakoen atxikipenak biltzen ari dira egunotan. Atzo, Markina-Xemeingo azokan egon ziren info...

Bermeoko Gure Esku Dago-ren lantaldeak dei berezia egin die herritarrei domeka honetan egingo duten sinadura bilketan parte hartzeko.Era berean, 1979. urtetik gaur egun arte Bermeoko udal ordezkari izan direnei ere dei egin die Gure Esku Dago-k erabaki...



