Bizkaiko Saskibaloi Federazioko
Bizkaiabasket fundazioak bihar banatuko ditu Saski Sariak. Horietako bat, Judith Monasterio saskibaloi jokalari gernikarrak jasoko du.
Aurten,
emakumezkoen saskibaloia omendu nahi izan dute fundaziokoek, eta horregatik, 60ko hamarkadatik gaur egunera arteko jokalariak omenduko dituzte.
Saria jasoko duten jokalariak Consuelo Yoya Astigarraga (Sagrado Corazon kluba), Inmaculada Zubiaga (Conservatorio kluba), Espe Abando, Begoña Casado, Amaia Mendiolagarai, Judith Monasterio (Gernika kluba) eta Ainara Ramasco (Ibaizabal-Galdakao kluba) dira. Luis Ledesma entrenatzaileak ere jasoko du saria, «40 urte baino gehiagoz emakumezkoen taldeak entrenatu dituelako».
Sari banaketa bihar izango da Bilboko Ibaigane jatetxean. Afaria 21:30ean hasiko da, eta afalostean egingo dute sari banaketa.
Partidua, bihar, Malosten
Bestetik, Gernika Bizkaia taldeak Campus Promete taldearen kontra jokatuko du bihar, 18:30ean, Malosten. Etxekoentzako partidu garrantzitsua da, Campus Promete hirugarrena delako sailkapenean. Lidergoari eusteko, ondo jokatu beharko du Gernika Bizkaiak.