Menpekotasunak dakartzan arriskuak
Drogak, kontsumoa, erabilpena, menpekotasuna... Drogei eta drogomenpekotasunei buruzko erakusketa ipini dute Laia elkarteak eta Askagintzak Busturiko Altamira auzoko kultur etxean.Zibilizazio eta kultura guztietan, modu batean edo bestean, drogak erabi...
Drogak, kontsumoa, erabilpena, menpekotasuna… Drogei eta drogomenpekotasunei buruzko erakusketa ipini dute Laia elkarteak eta Askagintzak Busturiko Altamira auzoko kultur etxean.
Zibilizazio eta kultura guztietan, modu batean edo bestean, drogak erabili izan dira beti, baita gaur egun ere. Horietako askoren kontsumoa egokia izan daiteke; beste batzuena, aldiz, desegokia izateaz gain, arazoak sor ditzake.Hori da Askagintzak eta Busturiko Laia elkarteak zabaldu gura duten mezua. Drogak eta droga-mendekotasunak izeneko erakusketa jarri dute, elkarlanean, Busturiko Altamira auzoko kultur etxean.
Erakusketa azaroaren 25era arte egongo da ikusgai, kultur etxea zabalik dagoen orduetan: 09:00etatik 11:30era eta 16:00etatik 20:30era, astelehenetik barikura.
Arriskuak eta prebentzioa
Zer dira drogak? Nola erabili izan dira, eta zertarako? Hainbat dira erakusketak biltzen dituen informazio panelak, eta galdera horiei zein beste batzuei erantzuna ematea dute xede.
Panelek ez ezik, Askagintzak urteetan kaleratu dituen kartelek eta bideratutako prebentzio planek ere badaukate bere tokia erakusketan; baita narkotrafioak ere.
Laia elkartekoek azaldu legez, erakusketak erakutsi nahi duena da drogak baino arriskutsuagoa dela droga horien erabilpena eta menpekotasuna bera.