Greziara bidaltzeko neguko oinetakoak dabiltza batzen
Greziako Chersoko errefuxiatuen esparrura bidaltzeko neguko botak zein bestelako oinetakoak ari dira biltzen Ean. Hain zuzen ere, herritik Seur fundazioaren bitartez furgoneta batean eroango dituzte Bartzelonara (Herrialde Katalanak), eta ostean, Chers...
Neurri guztietako bota edo zapatak behar dituztela adierazi dute, eta herritarrek Haizeder eskolan edo Eskolondo tabernan utzi behar dituzte.
Eatar talde bat ari da bilketa egiten, eta oinetakoak jasotzeko azken eguna astelehena dela jakitera eman dute.