‘Ez ginen atzera egiteko jaio. Faxismoaren aurka, feminismoa’ lelopean kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Busturialdeko txoko guztietan ere aldarriz beteko dituzte kaleak.

Photoka Sariak banatu dituzte, eta lehiaketara aurkeztutako hainbat argazkirekin osatutako erakusketa ikusgai dago Gernika-Lumoko Kultur Etxean.


Arrate Egaña (Orereta, 1963) Bermeoko bizilagunak LII. Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sarietan, euskarazko antzerki onenaren saria jaso du, Egia lanari esker. Guztira, 16 obra aurkeztu dituzte euskarazko antzerkiari dagokionez. Hala, Egañak 20.000 e...

Frantziatik Espainiara eroan dute Jabi Abaunza preso politiko gernikarra, Ernesto Prat Urzainqui eta Asier Aginako Etxenagusia presoekin batera. Interpolarekin elkarlanean ari diren poliziak arduratu dira estradizioa burutzeaz. Polizia iturriek aipatu ...


Hogeita hamar urte atzera egin, eta party-a egingo dute zapatu honetan, Bermeoko Kafe Antzokian. Hain zuzen, halako jaialdia antolatzen duten bigarren aldia izango da oraingoa. 80’s Partya 22:00ean hasiko da, eta sarrerak lehiatilan erosi ahal izango...

Herri batzarra egingo du Busturiko Udalak datorren martitzenean, hilaren 28an. Altamirako kultur etxean batuko dira, 19:00etan, eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Aurreko urteetan bezala, herriaren parte hartzean sinistuta, holako batzarre...

Baionatik (Lapurdi) helduko da Willis Drummond taldea, eta Irundik Jupiter Jon musika taldea. Biak be, Gernika-Lumoko Trinkete Antitxokoan izango dira gaur gauean. Bi taldeen kontzertua 21:30ean hasiko da.

Bihar 20:00etatik aurrera, Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketaren hirugarren funtzioa jokatuko dute, lau bikotek. Hain zuzen, Xabi Barandikak eta Urtubik, Urrutxuak eta Manzisidorrek, Alberrok eta Azpik, eta Bidaburuk eta Salegik jokatuko dute hirugarren jardunaldia. Aurretik, halanda be, zesta punta eskolako ikasle gazteenek jokatuko dute, 19:00etan. Zesta Punta zaleek, hortaz, etorkizuneko puntistak ezagutzen joateko aukera izango dute. Iragan asteburuan Roke Alberdik eta Eñaut Salegik irabazi zuten bigarren jardunaldia.

Gipuzkoako Fiskaltzak pasa den urtean Zumaia eta Deba arteko itsaslabarretan hondoa jo zuen Bermeoko Motxo arratzontziko tripulazioa deklaratzera deitu du, inputatu gisa. Izan ere, Espainiako Sustapen Ministerioaren txostenak ontziko langileen zaintza akatsegatiko ardura jaso du: arratzontzia denbora askoan itsasertzarekiko paraleloan joan zela, baina pixkanaka lurrera gerturatzen hasi zela, «zubitik ezertxo ere egin gabe», hain zuzen. Aipatu txostenaren arabera, patroiak hamabi ordu baino gehiago zeramatzan zaintza lanetan, eta, nekearen ondorioz, ez zen jabetu ontziaren posizioaz istripua gertatu baino minutu batzuk lehenagora arte. Hala ere, olatu indartsuek patroiari ontzia biraraztea eragotzi ziotela dio dokumentuak. Bestalde, Motxo-ren eskifaia ez zebilela arrantzan ondorioztatu zuten txostenean. Ingurumenean kalteak Jakinarazi dutenez, 2010eko azaroaren 4an gertatutako ezbeharrak ingurumenean kalterik eragin duen ikertzen ari da Gipuzkoako Fiskaltza, eta Ingurumen Fiskaltzaren Idazkaritza Teknikoari gertakarien eraginen inguruko txostena eskatu dio. Motxo lehorreratzeko lanetan zirela, biltegian zuen gasoila isuri zuen babestutako biotopora, eta Fiskaltzaren arabera, hori da gertakaria ikertzen hastearen arrazoi nagusia. Azpeitiko epaitegiaren esku dago auzia, eta txostena aztertu ostean, Gipuzkoako Fiskaltzak eskifaia auzipetzeko eskatu dio, inputatu moduan. Bederatzi lagunek osatzen dute guztira eskifaia, patroia barne. 2010eko abenduaren 10ean atera zuten Motxo labar artetik. Hainbat egunez lanean jardun ostean, garabi baten laguntzarekin lehorreratu zuten, erregaia hustu ostean. Garabia haitzetara jaitsi [...]

Aurrerapena Bonbardaketan hildakoak biktima legez aitortzeko, eta biktima horien zerrenda osotzeko lanean ari dira Gernika Gogoratuz eta Gernikazarra. Proiektua aurten amaitu gura dutela azaldu du Maria Oiangurenek (Gernika, 1966). Zelan hasi zineten bonbardaketako biktimen zerrenda osotzeko lanean? Aspaldi ezagutzen ginen elkarte bi gara, eta 2010. urtean hasi ginen proiektu honetan elkarlanean. Elkarte bien indarrak batzea eta proiektu honen alde egitea komenigarria zela ikusi genuen. Erregistro desberdinetan batutako kasuez gain, baina, bonbardaketan hildako gehiago izango ziren, ezta? Noski, erregistroetan agertzen ez direnak. Horregatik, proiektuaren barri emotea erabaki genuen, euren testigantzak emon ditzaketen pertsonengana heltzeko. Izan be, garai hartan senideren baten heriotzaren parte emon ez zutenak be izango dira; edota parte emon baina hori behar bezala jaso ez zituztenen kasuak be izango dira. Azken fasean egonda, noiz izango duzue proiektua prest eta aurkezteko moduan? Aurten amaituko dugu, eta biktima horien aitorpena nola egin pentsatu behar dugu: plaka batekin izango den, monumentu bat izango den… [...]

Emakumeenganako tratu duina eskatzeko eta erasotzailerik onartzeko prest ez direla azaltzeko, agerraldi publikoa egingo du Eraso sexistei Stop! plataformak zapatu honetan, Arrien aurrean. 11:30ean izango da agerraldia eta, besteak beste, konpromisoak e...