Arrate Egaña Bermeoko bizilagunak LII. Donostia Hiriko Kutxa Literatur saria jaso du
Arrate Egaña (Orereta, 1963) Bermeoko bizilagunak LII. Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sarietan, euskarazko antzerki onenaren saria jaso du, Egia lanari esker. Guztira, 16 obra aurkeztu dituzte euskarazko antzerkiari dagokionez. Hala, Egañak 20.000 e...
Arrate Egaña (Orereta, 1963) Bermeoko bizilagunak LII. Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sarietan, euskarazko antzerki onenaren saria jaso du, Egia lanari esker. Guztira, 16 obra aurkeztu dituzte euskarazko antzerkiari dagokionez. Hala, Egañak 20.000 euro eta garaikurra jasoko ditu. Bermeon bizi den gipuzkoarra pozik agertu da jasotako sariagaz. Gainera, berarentzat aldaketa bat suposatu duela esan du; izan be, orain arte, ipuinak eta narrazioak idatzi izan ditu; oraingoan, ostera, antzerki lanagaz ausartu da.