Albisteak

Ibarrangeluko bertso afarira joateko txartelak salgai jarri dituzte

Urtero legez, Ibarrangeluko Kultur Etxeak bertso afaria antolatu du, eta txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko. Jakinarazi dutenez, izena emoteko epea otsailaren 25ean zarratuko dute, eta horrenbestez, afarira joateko txartela lehenbailehen erostea ...

Busturialdeko Hitza

Kalejiran urten dira Bermeoko ikastetxeetako gazteak

Bermeoko ikastetxeetako gazteak kalejiran urten dira, herriko kaleetatik. 11:00etan hasita, eguerdira arte egin dute kalejira, eta ostean, Lameran batu dira ikasleak. Han musikagaz dantza egiteko aukera izan dute batutakoek.  

Busturialdeko Hitza

Urruntze agindua urratzeagatik atxilotutako gizonezkoa aske utzi du epaileak

Epailearen aurretik igaro ostean, haren aske utzi eta kalean da domeka arratsaldean urruntze agindua urratzeagatik Ertzaintzak atxilotutako gizonezkoa. Ertzaintzaren patrulla batek atzeman zuen, Sukarrietan, emakume batekin zegoela. Gizonezkoa identifi...

Busturiako Hitza

Apraizek finalaurrekoetako ligaxkagaz amets egiten jarraitu dezake

Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak, finalaurrekoetako ligaxkagaz amets egiten jarraitu dezakete, atzoko partida irabazita. Apraizentzat eta Bengoetxearentzat hil ala biziko partida zen, eta ez zuten hutsik egin Astelena pilotale...

Busturialdeko Hitza

Gernikak lidergoan jarraitzen du etxean galdu arren

Gernika Futbol Taldeak 1-2 galdu zuen asteburuko partida Cultural Durangoren aurka. Partida galduta be, bertoko taldeak sailkapen nagusiko lehenengo postuan jarraitzen du, baina errenta txikiagoagaz. 26. jardunaldi jokatu ostean, Gernikak lidergoan jar...

Busturialdeko Hitza

Informazio kanpalekua ipini dute Inaman, arazoa gizarteratzeko

Beraiek dutenaz gain, eskualdeak arazo bat duelaren kontzientziazio lana egin gura dute Inamako langileek. Horretarako, kanpalekua ipini dute gaur, enpresa kanpoan. Zehaztu bako denbora tartean izango dira han, “kontratuak iraungitzeko enpresak ...

Gernikaldeko Hitza

Busturiak derbia irabazi behar du bigarren postuan mantentzeko

Busturiako Futbol Taldeak biharko partida irabazi behar du sailkapen nagusiko bigarren postuan mantentzeko, Izan be, Bermeoko bigarren taldearen kontra galduz gero, bi postu galdu litzazke bertoko taldeak. Partida Pentan jokatuko dute, 19:00etan. Bustu...

Busturialdeko Hitza

Apraizek eta Bengoetxea VIak bostgarren puntua gura dute

Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak bostgarren puntua irabazten ahaleginduko dira domekan. Binakako Txapelketa Nagusiaren barruan, Berasaluze VIIIa eta Albisuren kontra jokatuko dute, eta ez dute puntu gehiago galtzeko aukerarik. Izan be, partida galduz gero, ligaxkaren finalaurrekoak jokatzeko postuek ihes egingo lukete. Eibarko Astelenan jokatuko dute partida 17:00etatik aurrera, eta ETB1k norgehiagoka zuzenean ikusteko aulera emongo du. Apraiz eta Bengoetxea VIa sailakpen nagusiko seigarren postuan daude, baina bostgarren eta laugarren sailkatuekin bardinduta. Laugarren sailkatuak, gainera, Berasaluze VIIIa eta Albisu dira. Hala, Astelenatik emaitza ona ateraz gero, postu bat aurreratuko luke gernikarrak. Sailkapena OlaizolaII/Beroi (8irabazi/0 galdu) Irujo/Barriola (5 irabazi/3 galdu) Titim IIIa/Merino II (5 irabazi/3galdu) Berasaluze VIII/Albisu (4 irabazi/4 galdu) Xala/Laskurain (4 irabazi/4 galdu) Bengoetxea VI/Apraiz(4 irabazi/4 galdu) Aritz Lasa/Zubieta (2 irabazi/6 galdu) Arretxe II/Begino (0 irabazi/8 galdu)

Busturialdeko Hitza
Gehiago