Agerraldia egingo du zapatuan Eraso Sexistei Stop! plataformak
Emakumeenganako tratu duina eskatzeko eta erasotzailerik onartzeko prest ez direla azaltzeko, agerraldi publikoa egingo du Eraso sexistei Stop! plataformak zapatu honetan, Arrien aurrean. 11:30ean izango da agerraldia eta, besteak beste, konpromisoak e...
Emakumeenganako tratu duina eskatzeko eta erasotzailerik onartzeko prest ez direla azaltzeko, agerraldi publikoa egingo du Eraso sexistei Stop! plataformak zapatu honetan, Arrien aurrean. 11:30ean izango da agerraldia eta, besteak beste, konpromisoak eskatu gura dituzte, “indarkeria matxistaren ondorioak salatzea eta erantzutea denon ardura” delako.
Hala, Gernika-Lumon indarkeria sexistarik onartuko ez dutela adierazi gura dute, eta erasotzaileak baztertzearen beharraz ohartarazi gura dute.