‘Ez ginen atzera egiteko jaio. Faxismoaren aurka, feminismoa’ lelopean kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Busturialdeko txoko guztietan ere aldarriz beteko dituzte kaleak.

Photoka Sariak banatu dituzte, eta lehiaketara aurkeztutako hainbat argazkirekin osatutako erakusketa ikusgai dago Gernika-Lumoko Kultur Etxean.



Gernika KESBeko neskak sailkapenaren goikaldean dauden taldeei aurre egiteko gai dira Malosten jokatzen dutenean, baina batzutan, partidak ihes egiten die azkenengo minutuetan. Fundacion Promete talde errioxarraren kontra hala gertatu zen, eta hamargarren partida irabazteko aukera galdu zuten Gernikarrek. Estu hartu zuten ligako bosgarren sailkatua, baina 64-65 galdu zuten. Markagailuan oreka izan zen nagusi partida guztian zehar. Lehenengo zatia, esaterako, 23-25 amaitu zen. Bigarren zatia be, bardin hasi zen, baina partidak erritmo gehiago izan zuen. Hala amaitzeko hiru minuturen faltan bertokoek bost puntuko aldea lortu zuen. Azkenengo hiru minutuetan, halanda be, zeharo okertu zitzaien partida bertokoei. Erasoan hiru falta adierazi zituen epaileak, ez zuten asmatu jaurtiketa libreen marratik, eta errioxarrek hiruko erabakiorra sartu zuten partidari buelta emonez. Ligako partida guztietan bezala, Maloste jendez gainezka egon zen bertoko jokalariak animatzeko. Halanda be, ezin izan zuten jaia garaipenagaz biribildu.

Gernika Futbol Taldea hirugarren mailako hirugarren postura arte bajatu da, iragan domekan galdu ostean. Hain zuzen, 1-0 galdu zuen Alavesen bigarren taldearen kontra. Partida galduta, betokoek bi puntura dute lidergoa. Alavesek Javi Luances busturiarr...


Foruko Rinder Industrial S.A. lantegiko enpresa komiteak kezka agertu du gaur eguerdian enpresa aurrean emon duen prentsaurrekoan. Enpresak lantegiaren itxiera planteatu duela salatu dute, “langileak kale gorrian utziz”. Langileek, baina, ...

Gaur 20:00etatik aurrera, Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketaren bosgarren funtzioa jokatuko dute lau bikotek Jai Ala pilotalekuan. Hain zuzen, Alberro/Leke, Antxon/Salegi, Urrutxua/Arrien eta Roke/Manzisidor bikoteek jokatuko dute, aste honetako kiniela irabazteko asmoagaz. Aurretik, zesta punta eskolako puntista gazteenek jokatuko dute kiniela bat, 19:00etatik aurrera. Bosgarren funtzioak xarma berezia izango du, sailkapena oso estu baitago. Zortzi putistek garaipen bana dute saikapenean, eta hortaz, normalena gaur bardinketa apurtzea izango litzateke. Izan be, Unai Alberrok, Antxon Alberdik, Eñaut Salegik, Roke Alberdik eta Mikel Manzisidorrek lidergora heltzeko aukera baitute. Kiniela Urrutxuak eta Arrienek irabazten badute, bestalde, sailkapena gehiago estutuko litzateke, hamar puntistek edukiko bailukete garaipen bana.

Zuhaitz eguna dela eta, haltzak landatuko dituzte bihar Ibarrangelun, erreka ondotik. Horretarako 11:30ean elkartuko dira ibarrangelutarrak, Ibaetan.

Kazetari ezaguna zen Eduardo Uriarte. Espainiako telebista kate publikoko albistegietako aurpegi ezaguna askorentzat. Bizkaiko Abesbatzen Astean aurkezle aritutakoa zen mundakarra, eta baita hainbat programa zuzentzen be. Joan den otsailean ospatutako ...

