Euskal Surf Zirkuituaren azken proba jokatuko dute Mundakan
Surf zaleek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute asteburuan. Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta, euskal zirkuituaren azken proba jokatuko dute 64 surflarik.
Asteburu guztian zehar, hego haizea egingo duela aurreikusten dute eguraldiaren iragarpenek, eta horrenbestez, surfean egiteko baldintza egokiak egongo …
Surf zaleek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute asteburuan. Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta, euskal zirkuituaren azken proba jokatuko dute 64 surflarik.
Asteburu guztian zehar, hego haizea egingo duela aurreikusten dute eguraldiaren iragarpenek, eta horrenbestez, surfean egiteko baldintza egokiak egongo dira. Hala, surflarien abileziagaz gozatzeko aukera izango dute Mundakara doazenek, olatuak egotea espero baita.
Proba gaur hasiko da, eta domekan amaituko da. Gaur eta bihar, esaterako, 08:45ean sartuko dira uretan surflariak. Kanporaketa sioak, final-zortzirenak eta final-laurdenak jokatuko dituzte.
Etzi, bestalde, 12:00etan hasiko dira surf saioak. Finala 13:00etan hasiko da, eta sari banaketa 14:00etan egingo dute.