Jaurlaritzako bozeramale izango da Josu Erkoreka
Iñigo Urkulluren agintaldian Josu Erkoreka bermeotarra izango da Eusko Jaurlaritzako bozeramale. Madrilgo Kongresutik Lakuara jausia egingo du, eta Justiziaren eta Administrazio Publikoaren ardurak be bereak izango dira. Apustu sendoa egin dute jeltzaleek bermeotarrarengatik, eta ardurarik handienak bereak izango ditu.
Hamabi …

Hamabi urte emon ditu Erkorekak Madrilgo Kongresuan, eta han be Eusko Alderdi Jeltzalearen bozeramalea izan da bermeotarra.
Zapatuan zin egin zuen Iñigo Urkulluk lehendakari kargua, Gernika-Lumoko Batzar Etxean egindako ekitaldian. Eusko Jaurlaritzaren aginte makila hartu zuen, Patxi Lopez sozialistaren eskutik. “Europan bere kabuz ibiliko den euskadiren alde” lan egingo duela esan zuen lehendakari barriak.
Bihar bertan izango du Urkulluren aholku batzordeak lehenengo bilera. Besteak beste, gabonetako aparteko ordainsaria izango dute mintzagai, eta 2013 aurrekontuei be helduko diete. Era berean, gobernuaren kontuak nola dauden jakiteko, auditoria bat egiteko eskatuko duela aurreratu du lehendakariak.