Italian be garaipena lortu dute basurdeek
Bizkaia Gernikak historia egiten jarraitzen du Amlin Challenge txapelketan. Joan de asteburuan, basurdeek Italian jokatu zuten, eta garaipenagaz bueltatzea lortu zuten. Hala, Ohorezko Mailako talde batek lehenengo biderrez irabazi ditu bi partida Europako txapelketa baten. Gainera, etxetik kanpo irabazten duen Ohorezko Mailako lehenengo taldea be bada bertokoa. Oscar Astarloa bigarren entrenatzaileak aurreikusi bezala, partida oso orekatua izan zen Rovigoren kontrakoa. Bi taldeek gura zuten garaipena, eta bigarren zatira arte ez zen norgehiagoka erabaki. Urbietako partidan bezala, Italian be basurdeak aurreratu ziren markagailuan. Lehenengo Declan Cusackek zutoian artera egindako jaurtiketa bategaz, eta ondoren, Iñigo Olaetaren entsegu bategaz. Italiarrek, halanda be, ez zuten etsi, eta markagailuan hurbiltzea lortu zuten lehenengo zatia amaitu aurretik. Hala, 7-8 amaitu zen lehenengo zatia. Bigarren zatiaren hasieran, Rovigo partidari buelta emoten ahalegindu zen, baina ez zuen lortu. Aitzitik, basurdeek aldea handitzea lortu zuten bigarren zatian. Bigarren zatia hasi bezain laster, Cusackek barriro asmatu zuen hankagaz egindako jaurtiketa bategaz, eta 59. minutuan italiarren entsegu lerroa zeharkatzea lortu zuen irlandarrak. Azken minutuetan Rovigok aldea apur bat jatea lortu zuen, baina ez zen nahikoa izan. Hala, 10-16 amaitu zen norgehiagoka.
Bizkaia Gernikak historia egiten jarraitzen du Amlin Challenge txapelketan. Joan de asteburuan, basurdeek Italian jokatu zuten, eta garaipenagaz bueltatzea lortu zuten. Hala, Ohorezko Mailako talde batek lehenengo biderrez irabazi ditu bi partida Europako txapelketa baten. Gainera, etxetik kanpo irabazten duen Ohorezko Mailako lehenengo taldea be bada bertokoa.
Oscar Astarloa bigarren entrenatzaileak aurreikusi bezala, partida oso orekatua izan zen Rovigoren kontrakoa. Bi taldeek gura zuten garaipena, eta bigarren zatira arte ez zen norgehiagoka erabaki.
Urbietako partidan bezala, Italian be basurdeak aurreratu ziren markagailuan. Lehenengo Declan Cusackek zutoian artera egindako jaurtiketa bategaz, eta ondoren, Iñigo Olaetaren entsegu bategaz. Italiarrek, halanda be, ez zuten etsi, eta markagailuan hurbiltzea lortu zuten lehenengo zatia amaitu aurretik. Hala, 7-8 amaitu zen lehenengo zatia.
Bigarren zatiaren hasieran, Rovigo partidari buelta emoten ahalegindu zen, baina ez zuen lortu. Aitzitik, basurdeek aldea handitzea lortu zuten bigarren zatian. Bigarren zatia hasi bezain laster, Cusackek barriro asmatu zuen hankagaz egindako jaurtiketa bategaz, eta 59. minutuan italiarren entsegu lerroa zeharkatzea lortu zuen irlandarrak.
Azken minutuetan Rovigok aldea apur bat jatea lortu zuen, baina ez zen nahikoa izan. Hala, 10-16 amaitu zen norgehiagoka.