Gizonezko bat erreskatatu dute Sukarrietan, helikoptero bat erabilita
Ertzaintzak gizonezko bat erreskatatu du Sukarrietako San Antonio hondartzan, norbanako batek pertsona bat uretan eta laguntza eske zegoela ohartarazi ostean. 13:00 aldera erreskatatu dute gizonezkoa, helikoptero bat erabilita. Gurutze Gorriako eta Itsas Salbamenduko kideak be joan dira hondartzara, gizonezkoa artatzera.…
Ertzaintzak gizonezko bat erreskatatu du Sukarrietako San Antonio hondartzan, norbanako batek pertsona bat uretan eta laguntza eske zegoela ohartarazi ostean. 13:00 aldera erreskatatu dute gizonezkoa, helikoptero bat erabilita. Gurutze Gorriako eta Itsas Salbamenduko kideak be joan dira hondartzara, gizonezkoa artatzera.
Uretatik atera ostean, hondartzara eroan dute erreskatatutako gizona. Hipotermia zantzuak zituela eta, bertan artatu dute lehenbizi, eta ondoren Galdakaoko ospitalera eroan dute.