Orokorra

Herritarrekin inauguratu dute Foruko San Martin eliza

Herritarrekin batear inauguratu dute gaur Foruko San Martin eliza. 12:30ean hasi da Bilboko gotzain Mario Izetak eman duen meza. Busturialdeko herrietako hainbat alkatek, Kultua diputatu Josune Ariztondok eta Foruko seme den Joan Mari Torrealdai euskal...

Gernikaldeko Hitza

Gaurtik aurrera herri informazioan sakonduko du Hitza.info-k

Eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo du salto eskualdeko hitzak, zenbait kasutan herri bakarrarekin eta beste zenbaitetan herri elkarteen bitartez. BERRIA Taldearen proiektu berriaren baitan, Hitza.info webguneak ere itxura aldatuko du...

Gautegiz Arteagako Hitza

Zaharrentzako zentro bat egingo du Udalak abadetxearen korta izandakoan

Herriko zaharrentzako zentroa egiten hasiko da Morgako Udala laster. Hain zuzen, Andra Mari auzoko abadetxearen korta izandakoa egokitu nahi dute zentroa bertan kokatzeko. Gisa horretako zentroa izateak herriari “bizitasuna” emango diola...

Gernikaldeko Hitza

Udalak eliza ebanjelikoari emandako diru laguntzagaz kritiko agertu da EA

Udal gobernuak ¬EAJ¬ eliza ebanjelikoari eman dion diru laguntzari buruzko azalpenak eskatu zituen Bermeoko Eusko Alkartasunak (EA) joan den asteko osoko bilkuran. Izan ere, 20.000 euroko diru laguntza eman du Udalak «eliza horretako parrokoaren etx...

Bermeoko Hitza

Urdaibaiko txakolinak dastatuko dituzte domekan, Foruan

Urdaibaiko Txakolinak dastatzeko aukera izango da domekan, Foruan. Muinagorri elkarteak antolatuta, hamabosgarren urtez egingo dute dastaketa, 11:00etatik aurrera. Txakolinak edateagaz batera, pintxoak jateko aukera be izango dela jakinarazi dute antol...

Busturiako Hitza

Neskalagunari eraso egiteagatik atxilotu dute gizonezko bat Bermeon

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean, neskalaguna jo duelakoan. Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez, bikoteari eraso egin dio gizonezkoak, lepotik kolpatuz eta mehatxatuz. 00:00ak igarota atxilotu zuten gizonezkoa, Bermeoko...

Bermeoko Hitza

Bigarrenez antolatu dute baseliza martxa morgatarrek

Morgako baseliza ibilaldiak iaz izan zuen arrakastaren ostean, Udalak bigarrenez antolatu du martxa herrikoia. Ibilaldia etzi egingo dute, eta ibilbide bi izango ditu. Helburuak herriko kultur ondarea ezagutaraztea, herritarren arteko harremanak lantze...

Busturialdeko Hitza

Alakrantxu itasontzi bermeotarra erasotu dute piratek

Ez du askorik iraun lasaitasunak itsasoan; EFE agentziak adierazi duenez, Bermeoko Alakrantxu itsasontziak piraten erasoa jaso du gaur goizean, Tanzaniako uretan. Goizeko 11:00ak aldera, Alakranaren itsasontzi laguntzailea den Alakrantxu erasotu dute ...

Bermeoko Hitza

Aralarrek errespetuan oinarritutako garapena bermatu gura du eskualdean

Aralarrek, errespetuan oinarritutako garapena aldarrikatu zuen Busturialderako, Gernika-Lumoko merkatu plazan, atzo egin zuen agerraldian. Mikel basabe Aralarren legebiltzarkideak jakinarazi zuenez, “garapen iraunkorra bermatzeko, ezkerretik egiten diren politikak errespetuan oinarrituta egon behar dira”. Ingurumena eta herritarrak errespetatu behar direla uste dute. Aralarrentzat, eskualdeak ez du Guggenheim bat behar. Horren ordez, “Busturialdearen berezitasunak” kontuan hartuko dituen garapen iraunkorra bultzatzea, ezinbestekotzat jotzen dute. Basaberen hitzetan, “zonalde honen alde lan egingo duen etorkizuneko ezkerra aldarrikatzen dugu”. Barrukoentzat eta kanpokoentzat errespetuz jardungo den ezkerra izan gura dute. Basaberen ostean, Joseba Abaitu Gernika-Lumoko alkategaiak egin zuen berba. Gernikarrak eskualderako dituzten proposamenen berri emon zuen. Eskualderako proposamenak Abaituak, bost puntu nagusi aipatu zituen eskualdeko garapen iraunkorra bultzatzen hasteko.  Alkategaiak nabarmendu zuenez, “Euskal Herriari egiten dion ekarpenagatik, konpentsazio fondo bat sortu behar da  Biosferaren erreserbaren garapena bermatzeko”. Bere ustez, eskualdeak asko egin du bisferaren erretserba babesteko eta trukean, erakundeen arteko plana garatu behar da inbertsioetarako konpentsazio fondoa eratzeko”. Industria arloan, bestalde, Vegako industrigunearen berrantolaketa egitea eta kutsatutako lurzorua berreskuratzea ezinbestekoa da Abaituaren ustez. Merkatari txikiek dituzten arazoak be, begipuntuan dituzte Aralarrekoek. Diotenez, “herria merkatalgune bihurtu gura dute arazoari irtenbidea emoteko”. Izan be, saltoki handiak ez dira eskualde iraunkorra bermatzeko eredua. Azkenik, jangela publikoetan bertoko produktuen kontsumoa bermatzeko, eta [...]

Busturialdeko Hitza
Gehiago