
Haszten Elkartea babestu eta kirol egokitua ikusarazteko Barbero Solidario jaiak elkartasunez bete zuen atzo [irailak 20] Iparragirre Kalea. Ile-apaintzaile eta bizarginek 127 zerbitzu eskaini eta 2.517 euro bildu zituzten.

"Beti gora begira" aritu da Bermeo-Urdaibai Eusko Label Ligan, eta Oriok ihes egin badie ere, hirugarren postua eskuratuta bueltatuko da Bermeora 'Bou Bizkaia'-ko eskifaia. Igoera kanporaketetan, Hondarribia eta Zarautz ariko dira datorren denboraldian Euskotren ligan. Deustu eta Zarautz izan dira Eusko Label Ligarako txartela irabazi dutenak.

10.601 bisitari izan ditu Bermeoko Turismo Bulegoak uztailean eta abuztuan, eta Gaztelugatxe Zentro berriak 3.715 lagun hartu ditu bere lehen udan. Turismo mota aldatzen doan heinean, gainera, herriko turismoa mantentzeko erronka berriak plazaratu ditu turismo bulegoak.

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak amaitu berri diren honetan, bermeotarrek mahonak gorde dituzte dagoeneko. Jaien amaiera, baina, ez da espero bezain ona izan: Errementa Armaidxue eta Txosna Batzordearen aurkako erasoak agertu dira herrian.