
Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua foroaren hirugarren aldian parte hartu du Luandan (Angola), eta bakea "elkarrizketa, justizia eta aukerak exijitzen" dituen prozesua dela aldarrikatu du bertan.

A multzotik Xabi Barandikak eta Mikel Mantzisidorrek eta Aritz Erkiagak eta Iñigo Undak osatutako bikoteek lortu dute finalerdiak jokatzeko txartela. Datorren zapatuan (uztailak 25) erabakiko dira B multzoko bikote sailkatuak. Eñaut Urreistiren lesioak, bestalde, faboritoak txapelketatik kanpo utzi ditu.

Lagunak, lekuak, oroitzapenak, esperientziak... pilatu dituzte hiru astez Gaztemunduri Ateak Ireki programan parte hartu duten gazteek. Hunkituta eta eskertuta agurtu dira, eta bueltatzeko gogoz daudela azpimarratu dute.

Euskadiko Kirol Portuak entitateak ur-laminaren eremu bat prestatuko du etzi [uztailak 22] bisitari diren ontziak portura "modu antolatuan" sartzea erraztu eta ainguralekua berritzeko egiten ari diren lanak babesteko helburuagaz.