Madalen egunean kanpoko ontziak Elantxoben amarratzeko gune berezi bat prestatuko dute
Euskadiko Kirol Portuak entitateak ur-laminaren eremu bat prestatuko du etzi [uztailak 22] bisitari diren ontziak portura "modu antolatuan" sartzea erraztu eta ainguralekua berritzeko egiten ari diren lanak babesteko helburuagaz.
Madalen egunez [uztailak 22] milaka pertsona hartzeko prestatzen ari dira Elantxoben. Asko dira kostaldeko herrialdera lehorretik helduko direnak, eta asko dira ere, itasotik ailegatuko direnak. Horregatik, “proba gisa”, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bertaratu nahi duten “kanpoko ontzientzat berariaz gordetako gune bat” prestatuko du.
Elantxobeko portuko ainguralekua hobetzeko lanen barruan, Euskadiko Kirol Portuak (EKP) entitateak ur-laminaren eremu bat prestatuko du, eguaztenean ontziz doazenek “portua bisitatu eta bertan modu antolatuan amarratu ahal izan dezaten”. Hala, Gabonak geroztik berritze-lanetan dagoen ainguralekiaren eremu osoa prestatuko dute.
Jakinarazi dutenez, eremu horretan amarratzeko jarraibideak gutun bidez bidaliko dizkie Eusko Jaurlaritzak zerbitzuaren erabiltzaileei. Izan ere, debekatuta egongo da aigura botatzea eta, kasu ez eginez gero, “zehapena jasotzeko arriskua” egongo da. Elkarren ondoan amarratu beharko dute ontzia, sarbide-pantailetatik hasita: “Pantalan horiek zabalik egongo dira portutik sartzeko”.
Ontziak bata besteraren ondoan jartzea “abarloatzeko teknikari esker” egin ahalko dela nabarmendu dute Jaurlaritzarik, baita tripulazioa portura “elkarren artean amarratutako ontzien bidez” iritsi ahal izatea ere, aingura bota barik.
Era berean, portuko Portu txiki dartsenarako itsas sarbidea itxita egongo da kanpotik datozen ontzientzat; aurreko egunetik aurreta tokiko ontziek soilik erabili ahal izango dute amarratzeko.
Lanak babestea. EKPk bi helburu bermatu gura ditu etzirako hartutko neurriekin: batetik, bisitari diren ontziak portura “modu antolatuan” sartzea eta, bestetik, orain arte egindako lanak babestea. Izan ere, lanak “ia erabat amaituta” daude, ainguralekuko 70 plaza baino gehiago mugatuko dituen boiak kokatzearen faltan.
Lanak jaien ondoren amaituko dituztela ere iragarri dute. Hala, datorren astelehen [uztailak 27] eta martitzenetik [uztailak 28] aurrera, ainguraleku-titulua duten ontziak amarratzen hasi ahalko dira.