XIX. Kortezubiko Mendi Martxa, "giro onean"
Hemeretzigarrenez bildu ziren Kortezubiko eta inguruko herritarrak urteroko mendi martxan. Gure Arbasoen Herria Kultur Elkartekoek “balorazio ona” egin dute, eta esan dute “urteroko martxan” joan dela aurtengoa ere. “Urtero biltzen gara pertsona kopuru antzekoa, eta parte hartzaile guztien erantzuna oso positiboa izan da”, esan dute.
Bi ibilbide desberdin eskaini zituen Kortezubiko Mendi Martxak, beste urte batez: laburra eta luzea. Ibilbide luzea egin zutenek, 20 kilometroko ibilbidea izan zuten aurretik, San Migel Ereñozarrera heldu arte. Ibilbide laburraren hautua egin zutenek, ostera, 10 kilometro inguruko ibilbidea izan zuten aurretik.