
Ernaik deituta, Bizkargin batuko dira gazteak zapatuan, eta, urtero legez, egun osoko egitaraua prestatu du Bizkargi Gogoratuz Elkarteak domekarako.

Gernika-Lumon Lorategieta izaten da jaiak ospatzen lehen auzoa. Gaur botako dute festen hasierako txupina, eta zapatu iluntzera arte iraungo dute jai egunek. Egun handia, baina, biharkoa (maiatzak 1) izango da.

Etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak aldarrikatuko ditu LAB Sindikatuak Maiatzaren Lehenean.

Herriguneko argiteria publikoa berritzen jarraitzen du EAJren udal gobernuak. Atxeta, Dantzarien Plaza, Askatasuna Bidea eta J.M. Torrealdai Kultur Etxearen inguruan egingo dituzte hurrengo esku hartzeak.