Bermeoko berbalagunek udaberriko sendabelarrak ezagutu dituzte
Argazkia: Bermeoko Berbalagun Bermeoko Berbalagunek udaberriko sendabelarrak ezagutzeko saioa antolatu zuen atzo [apirilak 29], eta hamabost lagun inguruk egin zuten bat deialdiagaz.
Taraskan elkartu ziren eta Kurtzio auzoan egin zuten lehenengo geldialdia, besteak beste, horma belarrak eta asunak aztertzeko. Gaizka Sanchezen azalpenak entzunda, sendabelarrok nola eta noiz jaso, nola egosi eta errespetatu beharreko mugak ezagutu zituzten. Horrez gain, Sanchezek sendabelar bakoitzak gorputzeko zein ataletan eragiten duen azaldu zien berbalagunei.
Sanchezek berak papezko poltsatxo bana eman zien parte hartzaileei, eta horiek sendabelarrez bete zituzten, hurrengoan zeintzuk batu jakiteko: “Agendetan apuntatu genituen zehaztapenak, ez ahazteko”.
Arratsalde “aberasgarria”
Berbalagunek arratsalde «interesgarri eta aberasgarria» igaro zuten: “Seguru hurrengo hitzorduren batean jarraituko dugula sendabelarren munduan sakontzen, elkartrukean eta euskaraz”.