
Busturialdeko 2.450 etxetan baino gehiagotan ke-detektagailuak jarriko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen, Busturialdeko Udalen eta Gurutze Gorriaren laguntzagaz. Kortezubin aurkeztu dute kanpaina, gaur, eta horren helburua adinekoak eta arrisku-egoeran dauden pertsonak babestea dela zehaztu dute.

Gernikako Greba Komiteak agerraldi jendetsua egingo du barikuan (martxoak 6), 19:30ean, Gernika-Lumoko Merkurion, baina, horrez gain, kotxe karabanak ere deitu dituzte: bihar (martxoak 4), 12:30ean aterako dira Gernika-Lumoko Astratik; 16:00etan, Busturiko presapeko aparkalekutik.

Muruetako kanporaketan 176,5 puntu eskuratuta, Astrako final handirako txartela lortu du gernika-lumotarrak. Finalean izango diren bertsolariak Errigoitiko Ikuilu txokoan erabakiko dira barikuan [martxoak 6], bertan lehiatuko baitute hirugarren eta azken kanporaketa, 20:00etatik aurrera.

Lohi likidoak garraiatzen zituzten kamioi astunak 30 urte baino gehiagoz bertatik pasa eta gero, gaur egungo egitura zubi seguru eta sendoagoa jarrita ordezkatuko dute. Lanok zazpi hilabeteko epean egitea aurreikusi dute, gutxi gorabehera.

EH Bilduk jakinarazi du Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Espainiako Ministerioak Guggenheim Urdaibaiko 40 milioiak ingurumen jasangarritasuneko proiektuetan inbertitzea aztertuko duela, alderdi abertzaleko ordezkaritza bat ministerio horretako ordezkariekin bildu ondoren.

Hitzordu bikoitza izan dute asteburuan Bermeoko Berbalagunek: barikuan [otsailak 27] 'Euskara munduan kokatzen' hitzaldian batu ziren eta zapatuan [otsailak 28], berriz, inguruetatik oinez ibiltzeko ohiko irteera egin zuten.