
Unai Lekerika eta Xabi Barandika gernika-lumotarrak Lauko Finalean ariko dira. Jai Alai Liga sailkapeneko zortzi gizonezko nahiz emakumezko puntistarik onenak izango dira garaipenaren lehian, Donostian. Irailaren 15ean jokatuko dituzte lehenengo finalerdiak eta 22an, bigarrenak; final handia hilaren 29an izango da.

Kalejirak, bertsoak eta eskertza hitzak izan dira nagusi gaur goizean Bermeon. Lamera Gane Txokoak antolatuta, hainbat lagun omendu dituzte, herriaren memoria eta nortasuna gogoratuz.

Irailaren 14an Ernaik Donostian egingo duen manifestaziorako autobusa egongo da. Lea-Artibai eskualdean Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroatik pasako da autobusa, eta Busturialdean Gernika-Lumotik aterako da.

Sukarrieta Kanala Arraun Klubak iragan zapatuan [irailak 6] arraun klubaren eguna ospatu zuen. Estropadak eta lagunarteko barbakoa egin zituzten.

Barikuan [irailak 12] Euskal Oiloaren Lagunen lehen topaketa egingo dute Artape Jatetxean.