Goi mailako parte hartzea edukiko du Araba Euskaraz Master Seriesak. Martxoaren 7an, 14an eta 21ean, puntistarik onenek Olabe frontoian jokatuko dute Jai Alai Ligarako puntuagarria izango den lehiaketa.
2024an 630 kontratu esleitu zirela salatu dute jeltzaleek, Guzan eta EH Bilduk osatutako udal gobernuarean "kudeaketa txarra" azpimarratzeagaz batera.
Bermeo bihotzean duelarik, Coloradon (AEB) bizi da Naia Ormaza Zulueta; ingurumen osasungarrirako eskubidean oinarritutako doktoregoa egiten ari da Boulder Unibertsitatean.
Tradizioz betetako inauterien koloretan murgilduko dira herritarrak. Jaia, kolorea, eta gastronomia izango dira protagonistak.
Busturialdeko Plan Estrategikoaren talde eragilearen atzoko bileran udalek lehentasunezko proiektuei buruz duten iritzia azaldu zuten, eta, horri esker, atxikimendu handienekoak identifikatu zituzten. Zerrenda hori herritarrek egindako ekarpenek aberastuko dute
Ozeanoen Europako Ituna definitzeko Europako Batzordearen entzute-prozesuan parte hartu du Bermeo Tuna World Capital elkarteak, eta ituna garatu eta arrantza jasangarria "maila globalean" sustatzeko batzordearekin lankidetzan aritzeko prest daudela berretsi dute.
Lehenengo informazio bilerara 50 lagun inguru bertaratu ziren, eta hurrengo topaketak ere zehaztu dituzte: lehenengoa, martxoaren 12an.