Pello Bilbaok berak parte hartu du apirilaren 11ko bosgarren etapako diseinuan. Antolatzaileek esan dute “ibilbide oso irekia” prestatu dutela aurtengoan. Apirilaren 7tik 12ra artean lehiatuko dute.
Martxoaren 2an egingo dute Ibarruriko Mendi Martxa. Bihar [otsailak 14] zabalduko dute aurretiazko izen ematea, hilaren 24ra arte izango dena.
2024ko datuen arabera, %32ko bilketa erregistratu da Gernika-Lumon. "Hondakinak gutxitu eta materialak gehiago berreskuratu" direla azpimarratu du udalak, hain zuzen.
Udalaren ekimena den Merkataritza Behatokiak baieztatu du sektoreak bilakaera positiboa izan duela eta "lankidetza estua" izan duela Udalarekin.
Ballena Blanca ingurumen aldizkariak sortutako ‘Klima aldaketak ez du graziarik’, erakusketa ikusgai dago Busturiko Ekoetxea Urdaibai ingurumen-zentroan. Umorista grafikoek egindako hamabost binetak osatzen dute klima aldaketaren inguruan gizartearen inplikazioa areagotzea helburu duen bineta bilduma.
Asteburuan Ajangizen, Ean eta Bermeon 'Irabazi arte!' telesailaren denboraldi berriaren estreinaldia egongo da.
Txalo antzerki konpainiak 'Arizona' lana eskainiko du zapatuan, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak interpretatuko dituzte protagonisten rolak.
Hain zuzen ere, zapatuan [otsailak 15], 12:00etan, egingo dute inaugurazio ekitaldia, Gabikako elizan.