‘Basques in Australia’ erakusketa Ereñora helduko da
Hain zuzen ere, zapatuan [otsailak 15], 12:00etan, egingo dute inaugurazio ekitaldia, Gabikako elizan.
Euskal Australiar Elkarteak sortutako Basques in Australia erakusketa Ereñora helduko da. Hain zuzen ere, barikuan [otsailak 15] 12:00etan, egingo dute inaugurazio ekitaldia, Gabikako elizan. Otsaileko bi asteburutan egongo da ikusgai, otsailaren 15ean, 16an, 22an eta 23an. Ordutegiari dagokionez, zapatuetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo da zabalik eta domeketan goizeko ordutegia bakarrik izango du, 11:00etatik 14:00etara. Gabikako elizan sartzeko sarrera doakoa izango dela gogoratu dute.