Berton Bermeoko Merkatarien Elkarteak Expo Azoka antolatu zuen asteburuan, Lameran. 22 komertziok parte hartu zuten, eta herritarren erantzungaz "pozik" agertu dira antolatzaileak.
Zapatuan [ekainak 15] hasiko dute txapelketa beste hautagai nagusien aurka: Erkiaga-Zabala. Sarrerak eta bonoak salgai daude.
Eako Udalagaz batera, Lekeitioko, Mendexako, Amorotoko, Gizaburuagako eta Aulestiko Udaleko ordezkariak batzartuko dira Osasun sailburuagaz. Eskaerak lortu arte lanean jarraituko dutela adierazi dute.
Gernika-Lumoko udal langileek bizi dituzten arazo estrukturalak salatu dituzte udaletxe aurrean egindako agerraldian. 2020an kanpo enpresa batek egindako analisiaren emaitzetan oinarrituta azaldu dituzte arazoak, eta horiek konpontzeko erabakiak hartzea eskatu diote udal gobernuari.
Nafarra Uni Gironatik dator Etxarri, eta Gernika-Lumoko taldearen laugarren fitxaketa da. Lucas Fernandezek nabarmendu du Lointek Gernika Bizkaiak "lehen mailako" jokalari bat fitxatu duela.
Maiatzetik ekainera dataz aldatu arren, 532 mendizale elkartu dira Gernika-Lumoko X. Mendijaian. Guggenheim Urdaibai Stop plataformak 532 euro jaso ditu. Aurtengo ekitaldiaren irakurketa "oso positiboa" egin du Arrolape Mendi Klubak.
Argi Baltza sariketako bigarren kanporaketan gailendu zen domekan (ekainak 9) Maddi Aiestaran, eta ekainaren 29an lehiatuko duten finalean egongo da. Azken saioa Mendatako Zarrabentan izango da.
Zerbitzu sektorean euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina martxan da Uemaren parte diren udalerrietan. Aurtengo kanpainaren euskarrietan Spotifyko QR kode bat jarri dute, bisitariak bertoko musikarekin Euskal Herritik bidaiatzen jartzeko asmoz.
Euskal Herriko hainbat tokitatik iritsitako 13 erraldoi igo zituzten Gaztelugatxeko Doniene baseliza parera, zapatuan; 80 pertsonatik gora behar izan ziren.