Goizeko 11:00etan hasita, egun guztirako egitaraua prestatu dute Muxikako gazteek. Gauean, Txoriburu Produkzions, Kuter, Xiberoots, Altxa Porru eta Dj Oier Mendizabal izango dira.
Montorre Herri Eskolako ikasleek Gautegiz Arteagako diagnostikoa egin dute Agenda 2030eko udal foroan. Hala, herrian beharrezkoak diren hobekuntza lanak proposatu dizkiote Patrik Saitua alkateari.
Zapatuan [ekainak 8] egingo dute Gernika-Lumoko X. Mendijaia. Bina lasterketa eta mendi martxa egongo dira aurten ere. Aurten ez da mendi bizikleta martxarik egongo.
Sagrado Corazoneko ikasleek Sancti Spiritus zaharren udal egoitzako egoiliarrak bisitatu dituzte urriaz geroztik. 'Belaunaldien arteko uneak' programa nagusi zein gazteentzat "aberasgarria" dela adierazi dute arduradunek.
Ekainaren 7an [barikua] egingo dute entsegua, bi taldetan banatuta. Umeen txanda 18:00etan izango da; nagusiena, berriz, 19:00etan.
Herriko merkataritza guneetan gastatzeko 20 euroko bonoa Maite Idoaiagarentzako izan da. Ekainean bukatuko da ikasturte honetako Ezetz Jakin lehiaketa.
Erakusketa ekainaren 10etik 14ra, egongo da ikusgai herritarrentzako, kultur etxean.
Ingurumenaren Munduko Eguna aprobetxatuta, Ekoetxea Urdaibaik hondakinen garbiketa kolektiboa antolatu du zapaturako [ekainak 8]. Arratsaldean 'Stop plastikoak' tailerra egongo da. Bi ekintzetarako izena eman beharko da.