Larrialdi klimatikoa ikustarazteko nazioarteko mobilizazio eguna da zapatua [irailak 27], eta LABek Busturialdeko egoitzetako pertsianak jaitsi eta jendaurreko arreta etengo du 11:00etatik 13:00etara. Sindikatuak manifestu bat atera du, sortzen ari den larrialdi ekologikoaren egoera salatuz.
Dekretu berria eta "erreala" egitea eskatu du LABek Gernika-Lumoko Batzarretxe aurrean. Dekretuak ez dakarrela "inolako aurrerapausorik" gaineratu dute ordezkariek, eta bertan ezarritako ratioak ez direla errealak salatu dute.
Bihar hasiko dituzte Urizarretara igotzeko bideraino helduko diren lanak. Obrek bi hilabete eta erdiko iraupena izango dutela zehaztu dute.
Suteei Aurrea Hartzeko Asteak hainbat hitzaldi eta tailer hartuko ditu bere barnean. Ekimenak zapatura arte iraungo du.
Moila, hondartza, lapatza... paisaia eder asko ditu Eak, eta are ederrago ageri dira Izaskun Galarza bilbotar artistaren akuareletan. ‘MarEak’ hilabete amaierara arte dago ikusgai, Eskolondon.