Saskibaloia gustuko dutenek edarto pasatzeko aukera izango dute asteburuan. Bizkaiabasket Fundazioak antolatuta, europako saskibaloi jokalari hoberetako batzuk ikusteko aukera izango dute bertoko zaleek, Bizkaia Elite torneoan. Txapelketa Gernika-Lum...
Bizkaiko Foru Aldundia (BFA) zaharren egoitzen pribatizazioaren aldeko apustua egiten ari dela salatu du gaur Bermeoko Udalak. Jarrera horrek egoitza publikoak kaltetzen dituela azaldu du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek. Izan be, Bermeoren kasuan, herriko egoitza pribatuaren ohe guztiak hitzartuta dauden bitartean, zaharren udal egoitzan, aldiz, %55a baino ez daude. Horregatik, publikoek zein pribatuek «baldintza bardinak» izatea eskatzen diote Aldundiari. Sancti Spiritu zaharren egoitzak 67 plaza ditu, horietatik 39 bakarrik daude hitzartuta nahiz eta gaurko agerraldian esan moduan «zazpi plaza libre daude egoitzan». Bidegurenek azaldu legez, «legegintzaldian daramagun urte eta erdian hitzartutako ohe bat gehitzea baino ez dugu lortu, lehen 38 baitziren». Datu horrek agerian uzten du udalaren ustez, «aldundiak lehentasuna emoten diola egoitza pribatuari eta sistema publikoaren alde egin beharrean, kudeaketa pribatuaren alde egiten duela». 65 plaza, danak hitzartuta Bestalde, herrian dagoen egoitza pribatuaren plazak %100ean hitzartuta daudela adierazi dute, «eta 65 ohe inguru dituzte». Horrek ondorio «kexkagarria» du, «kasu asko dira gurean plaza hitzarturik ez egoteagatik egoitza pribatura joan direnak», esan du alkateak. Egoera «onartezina» dela diote. Josu Unanue alkateordeak nabarmendutakoaren arabera, «zaharren udal egoitzak plaza libreak izan arren, ezin ditu modu ekonomikoan eskaini. Hortaz, egoitza pribatuaren plaza libreen okupazioak gora egiten duen bitartean, publikoarenak behera egiten du». Zentzu [...]
Asteburu honetan jokatuko da Ibarrangeluko Laga hondartzako 2012k surf txapelketa. Hain zuzen, zapatu-domekan ariko dira surflariak lehian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, surf, boduboard eta longboard kategoriak egongo dira, neska zein mutiletan et...
Bizkaia Gernikak bosgarren partida irabazi gura du jarraian, denboraldi hasiera ikusgarriari jarraipena emoteko. Basurdeak sailkapenaren buruan daude, eta ez dute bertatik bajatu gura. Hala, atzetik doazen taldeekiko aldea mantentzeko, Atletico de Madr...
Gernika-Lumoko astelehenetako azoka «Euskal Herrian geratzen den tradiziozko merkatu bakarrenetakoa» dela eta, Gernika-Lumoko Udalak baserritarrek solotik plazara zuzenean eroaten dituzten produktuak sustatzeko kanpaina jarri du abian: Gernikako aste...
Iñaki Gorroko Eria arloko zinegotzia Urriko Lehenengo Asteleheneko azokako azalpenak ematen Pirenaika arrazako XXVIII. Lehiaketa jokatuko da aurtengo Gernika-Lumoko Urriko Lehenengo Astelehenean. Santa Ana aparkalekuak hartuko duen azokan, gainera, iaz baino ganadutegi gehiagoren arteko lehia ikusi ahalko da. Izan be, 27 dira aurten aurkeztu direnak, iaz baino lau gehiago. Aurreko urteetan legez, Euskal Herri osoko ganadutegiak bilduko dira Gernika-Lumon. Hain justu, Koldo Bilbao lehiaketako koordinatzaileak jakinarazi duenez, hamasei ganadutegi izango dira Bizkaikoak, bosna nafarrak eta gipuzkoarrak eta bakarra etorriko da Arabatik. Ganadutegi kopurua hazi arren, lehiatuko den abelburu kopurua urteroko modukoa izango da, 120 buruko muga ipintzen baitute antolatzaileek urtero-urtero. Euskal Herriko abelburu onenak Gernika-Lumon batuko dira, baina gaitz edukiko dute iaz Jon Koldo Bikandik ezarritako marka haustea. Izan be, iurretarrak irabazi zituen sarietako asko. Ganadutegirik onenaren saria hartzeaz gain, eme txapelduna eta ar txapelduna be bere ganadutegikoak izan ziren 2011n. Gainera, lehiaketako bederatzi sailetatik lautan lehenengo saria irabazi zuen, eta bigarren saria beste bi sailetan. Leire Amundarain eta Rufino Jaio ganadutegiek be ondo prestatutako abelburuak ekarri zituzten iaz Gernika-Lumora. Urriko Lehenengo Asteleheneko egitaraua: Domekan: 10:00etan. Azokaren aurkezpena. Salmenta postuan zabalduko dituzte. 10:30ean. Trikitixa. 11:00etan. emeen lehiaketa. 17:00etan. arren lehiaketa. Astelehenean: 10:00etan. Trikitixa. 10:30ean. Salmenta postuak zabalduko dituzte. 12:30ean. Pirenaika [...]