Europako jokalari hoberenetako batzuk Malosten jokatuko dute asteburuan
Saskibaloia gustuko dutenek edarto pasatzeko aukera izango dute asteburuan. Bizkaiabasket Fundazioak antolatuta, europako saskibaloi jokalari hoberetako batzuk ikusteko aukera izango dute bertoko zaleek, Bizkaia Elite torneoan. Txapelketa Gernika-Lum...
Saskibaloia gustuko dutenek edarto pasatzeko aukera izango dute asteburuan. Bizkaiabasket Fundazioak antolatuta, europako saskibaloi jokalari hoberetako batzuk ikusteko aukera izango dute bertoko zaleek, Bizkaia Elite torneoan. Txapelketa Gernika-Lumoko Maloste kiroldegian jokatuko da, eta lau taldek parte hartuko dute: Perfumerias Avenida (Salamanca; Espainia) eta Rivas Ecopolis (Madril; Espainia) emakumezkoen lehen mailako taldeek, Gernika KESBek eta GDKO Ibaizabalek.
Perfumerias Avenida eta Rivas Ecopolis taldeak emakumezkoen lehen mailako liga irabazteko hautagaietako bi dira, eta horrenbestez, zaleek goi mailako jokalarien abileziagaz gozatzeko aukera izango dute.
Bi taldeen artean Euroliga irabazi duten bi jokalari, Euroligan txapeldunorde izan diren lau jokalari, eta emakumezkoen NBAn jokatu duten zazpi jokalari dituzte. Hala, bigarren mailan jokatzen duten Gernika-Lumoko eta Durangoko taldeentzat zaila izango da asteburuan ezustekoa emotea.
Sarrerak hiru euro balio ditu. Gernika KESBen, GDKO Ibaizabalen eta Bizkaiko federazioaren bitartez eskuratu daitezke aurretiaz, baina partiden egunean be, sarrera erosteko aukera izango dute saskibaloi zaleek.
Egitaraua
Zapatuan: 18:30ean; Gernika KESB-Perfumerias Avenida. 20:00etan; GDKO Ibaizabal-Rivas Ecopolis
Domekan: 10:30ean; hirugarren eta laugarren postuak. 12:30ean; Finala