Zaharren egoitza publikoetan eta pribatuetan «baldintza bardinak» izatea eskatu du udalak
Bizkaiko Foru Aldundia (BFA) zaharren egoitzen pribatizazioaren aldeko apustua egiten ari dela salatu du gaur Bermeoko Udalak. Jarrera horrek egoitza publikoak kaltetzen dituela azaldu du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek. Izan be, Bermeoren kasuan, herriko egoitza pribatuaren ohe guztiak hitzartuta dauden bitartean, zaharren udal egoitzan, aldiz, %55a baino ez daude. Horregatik, publikoek zein pribatuek «baldintza bardinak» izatea eskatzen diote Aldundiari. Sancti Spiritu zaharren egoitzak 67 plaza ditu, horietatik 39 bakarrik daude hitzartuta nahiz eta gaurko agerraldian esan moduan «zazpi plaza libre daude egoitzan». Bidegurenek azaldu legez, «legegintzaldian daramagun urte eta erdian hitzartutako ohe bat gehitzea baino ez dugu lortu, lehen 38 baitziren». Datu horrek agerian uzten du udalaren ustez, «aldundiak lehentasuna emoten diola egoitza pribatuari eta sistema publikoaren alde egin beharrean, kudeaketa pribatuaren alde egiten duela». 65 plaza, danak hitzartuta Bestalde, herrian dagoen egoitza pribatuaren plazak %100ean hitzartuta daudela adierazi dute, «eta 65 ohe inguru dituzte». Horrek ondorio «kexkagarria» du, «kasu asko dira gurean plaza hitzarturik ez egoteagatik egoitza pribatura joan direnak», esan du alkateak. Egoera «onartezina» dela diote. Josu Unanue alkateordeak nabarmendutakoaren arabera, «zaharren udal egoitzak plaza libreak izan arren, ezin ditu modu ekonomikoan eskaini. Hortaz, egoitza pribatuaren plaza libreen okupazioak gora egiten duen bitartean, publikoarenak behera egiten du». Zentzu [...]
Bizkaiko Foru Aldundia (BFA) zaharren egoitzen pribatizazioaren aldeko apustua egiten ari dela salatu du gaur Bermeoko Udalak. Jarrera horrek egoitza publikoak kaltetzen dituela azaldu du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek. Izan be, Bermeoren kasuan, herriko egoitza pribatuaren ohe guztiak hitzartuta dauden bitartean, zaharren udal egoitzan, aldiz, %55a baino ez daude. Horregatik, publikoek zein pribatuek «baldintza bardinak» izatea eskatzen diote Aldundiari.
Sancti Spiritu zaharren egoitzak 67 plaza ditu, horietatik 39 bakarrik daude hitzartuta nahiz eta gaurko agerraldian esan moduan «zazpi plaza libre daude egoitzan». Bidegurenek azaldu legez, «legegintzaldian daramagun urte eta erdian hitzartutako ohe bat gehitzea baino ez dugu lortu, lehen 38 baitziren». Datu horrek agerian uzten du udalaren ustez, «aldundiak lehentasuna emoten diola egoitza pribatuari eta sistema publikoaren alde egin beharrean, kudeaketa pribatuaren alde egiten duela».
65 plaza, danak hitzartuta
Bestalde, herrian dagoen egoitza pribatuaren plazak %100ean hitzartuta daudela adierazi dute, «eta 65 ohe inguru dituzte». Horrek ondorio «kexkagarria» du, «kasu asko dira gurean plaza hitzarturik ez egoteagatik egoitza pribatura joan direnak», esan du alkateak.
Egoera «onartezina» dela diote. Josu Unanue alkateordeak nabarmendutakoaren arabera, «zaharren udal egoitzak plaza libreak izan arren, ezin ditu modu ekonomikoan eskaini. Hortaz, egoitza pribatuaren plaza libreen okupazioak gora egiten duen bitartean, publikoarenak behera egiten du».
Zentzu berean, argitu gura izan dute «inondik inora ez daudela pribatuaren kontra», baina bientzako baldintzak bardinak izatea eskatzen dute.
Bermeoko Udalak zerbitzu publikoen aldeko apustua egiten duela esan du Bidegurenek eta «bide horretatik jarraituko dutela» gaineratu du, gainera. Haren esanetan, «gure helburua herritar guztiek zerbitzu publiko duinak izateko duten eskubidea bermatzea da baina, badirudi, Bizkaiko Foru Aldundia ez dela iritzi berekoa».
Gogorarazi gura izan dute udalak zaharren egoitzak urtean suposatzen duen gastuaren 1,4 milioi euro hartzen dituztela bere gain, eta hori ez dela beraien konpetentzia nabarmendu dute.
Eskaera formala
Gizarte Ongizate Patronatuko batzorde eragileak Bizkaiko Foru Aldundiari zaharren udal egoitzan hitzartutako 39 plaza kopurua gehitzeko eskari formala egitea aho batez onartu duela zehaztu du Unanuek, asteon bidaliko dutela esanez.
«Espero dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eskaera hori onartzea eta hitzartutako plaza kopurua gehitzea, egoitza publikoaren lehiakortasuna mantendu ahal izateko eta horrela zerbitzu publikoak bermatu ahal izateko», nabarmendu du.
Udala foru aldundiarekin hitz eta lan egiteko prest dagoela zehaztu dute, «adostasun batera heltzeko helburuarekin», gaineratuta.