27 ganadutegi, 120 abelburu
Iñaki Gorroko Eria arloko zinegotzia Urriko Lehenengo Asteleheneko azokako azalpenak ematen Pirenaika arrazako XXVIII. Lehiaketa jokatuko da aurtengo Gernika-Lumoko Urriko Lehenengo Astelehenean. Santa Ana aparkalekuak hartuko duen azokan, gainera, iaz baino ganadutegi gehiagoren arteko lehia ikusi ahalko da. Izan be, 27 dira aurten aurkeztu direnak, iaz baino lau gehiago. Aurreko urteetan legez, Euskal Herri osoko ganadutegiak bilduko dira Gernika-Lumon. Hain justu, Koldo Bilbao lehiaketako koordinatzaileak jakinarazi duenez, hamasei ganadutegi izango dira Bizkaikoak, bosna nafarrak eta gipuzkoarrak eta bakarra etorriko da Arabatik. Ganadutegi kopurua hazi arren, lehiatuko den abelburu kopurua urteroko modukoa izango da, 120 buruko muga ipintzen baitute antolatzaileek urtero-urtero. Euskal Herriko abelburu onenak Gernika-Lumon batuko dira, baina gaitz edukiko dute iaz Jon Koldo Bikandik ezarritako marka haustea. Izan be, iurretarrak irabazi zituen sarietako asko. Ganadutegirik onenaren saria hartzeaz gain, eme txapelduna eta ar txapelduna be bere ganadutegikoak izan ziren 2011n. Gainera, lehiaketako bederatzi sailetatik lautan lehenengo saria irabazi zuen, eta bigarren saria beste bi sailetan. Leire Amundarain eta Rufino Jaio ganadutegiek be ondo prestatutako abelburuak ekarri zituzten iaz Gernika-Lumora. Urriko Lehenengo Asteleheneko egitaraua: Domekan: 10:00etan. Azokaren aurkezpena. Salmenta postuan zabalduko dituzte. 10:30ean. Trikitixa. 11:00etan. emeen lehiaketa. 17:00etan. arren lehiaketa. Astelehenean: 10:00etan. Trikitixa. 10:30ean. Salmenta postuak zabalduko dituzte. 12:30ean. Pirenaika [...]
Iñaki Gorroko Eria arloko zinegotzia Urriko Lehenengo Asteleheneko azokako azalpenak ematen
Pirenaika arrazako XXVIII. Lehiaketa jokatuko da aurtengo Gernika-Lumoko Urriko Lehenengo Astelehenean. Santa Ana aparkalekuak hartuko duen azokan, gainera, iaz baino ganadutegi gehiagoren arteko lehia ikusi ahalko da. Izan be, 27 dira aurten aurkeztu direnak, iaz baino lau gehiago.
Aurreko urteetan legez, Euskal Herri osoko ganadutegiak bilduko dira Gernika-Lumon. Hain justu, Koldo Bilbao lehiaketako koordinatzaileak jakinarazi duenez, hamasei ganadutegi izango dira Bizkaikoak, bosna nafarrak eta gipuzkoarrak eta bakarra etorriko da Arabatik. Ganadutegi kopurua hazi arren, lehiatuko den abelburu kopurua urteroko modukoa izango da, 120 buruko muga ipintzen baitute antolatzaileek urtero-urtero.
Euskal Herriko abelburu onenak Gernika-Lumon batuko dira, baina gaitz edukiko dute iaz Jon Koldo Bikandik ezarritako marka haustea. Izan be, iurretarrak irabazi zituen sarietako asko. Ganadutegirik onenaren saria hartzeaz gain, eme txapelduna eta ar txapelduna be bere ganadutegikoak izan ziren 2011n. Gainera, lehiaketako bederatzi sailetatik lautan lehenengo saria irabazi zuen, eta bigarren saria beste bi sailetan. Leire Amundarain eta Rufino Jaio ganadutegiek be ondo prestatutako abelburuak ekarri zituzten iaz Gernika-Lumora.
Urriko Lehenengo Asteleheneko egitaraua:
Domekan:
- 10:00etan. Azokaren aurkezpena. Salmenta postuan zabalduko dituzte.
- 10:30ean. Trikitixa.
- 11:00etan. emeen lehiaketa.
- 17:00etan. arren lehiaketa.
Astelehenean:
- 10:00etan. Trikitixa.
- 10:30ean. Salmenta postuak zabalduko dituzte.
- 12:30ean. Pirenaika ganaduaren enkantea.
- 13:00etan. Irabazleen aukeraketa: emea, arra, hazi-jartzearen eme txapelduna eta lehenengo ganadutegia.